ADIBIDEA

“TXOMIN”

“Idatzi honetan ni neu nolakoa naizen azalduko dizuet, hobeto ezagutu nazazuen”

Txomin naiz eta 11 urte ditut. Angel Ganivet ikastetxean ikasten dut 5. mailan.

Garaiera ertainekoa naiz, sendoa eta indartsua.

Beti dotore jantzita etortzen naiz eskolara.

Nire aurpegia borobila da, bekain finen azpian itsaso bezalako begi urdin eta handiak ditut, sudurra motza, ahoa txikitxoa eta ezpainak marrubiren kolorekoa. Ilea labur daukat eta gaztainen kolorekoa.

Zintzoa naiz, eta lan egiterakoan oso serio eta emankorra.

Lagunekin pozik ibiltzen naiz beti. Nire gurasoekin ere gustura egoten naiz, nahiz eta batzuetan astunak izan.

Bakarrik nagoenean triste sentitzen naiz, nahiago dut norbaiten ondoan egotea.

Atsegina eta baikorra naiz, eta hori oso lagungarria da lagun asko izateko.

Tenisera jolastea eta txirrinduan ibiltzea dira nire zaletasun gustukuenak.

“Horrelakoa naiz ni eta harroa nago naizenarekin.Gustatuko litzaidake guztiok onartzea naizen bezalakoa”.