HELBURUAK
HELBURUAK
Kilometroak jaiarekin Ikastolak lortu nahi dituen helburuak bat baino gehiago dira:
1
Inbertsio gastuei aurre egitea. Ikasleen matrikulazioak gora egin du eta 3. lerroari eusteko gela berriak eraiki behar ditugu. LH 3-6 eta DBH 1-4 mailetarako 3. lerroari erantzuteko 9 gela berri izango dituen eraikin berri bat egin behar dugu.
2
Herrian eta bailaran, Ikastola mugimenduaren erreferentzia indartzea, proiektua zabalduz eta ezagutaraziz.
3
Herritarrei ikastolarekiko, euskararekiko eta euskal kulturarekiko gertu sentitzeko aukera ematea
4
Kilometroak festa herritarren parte hartzearekin egitea, bere sentitzea.
5
Euskara eta euskal kulturaren inguruko jarduerak biziberritzea, hezkuntza komunitatea osatzen duten taldeen partaidetza sustatuz.