Zer da klikmetroak.com?
2011ko Kilometroen barruan sortutako ekimena da. 2011ko Kilometroen leloa KLIK zela aprobetxatuz, izenarekin jolas eginda sortu zen klikmetroak.com izena.
Kilometroak 2012an pauso bat haratago eman nahi izan dugu eta Android motako Smartphone eta tabletetan erabiltzeko aplikazioa sortu dugu.
Nola funtzionatzen du?
Helburua, erabiltzaile bakoitzak metro bat egitea da. Eta, bakoitzak metro bana eginda, ibilbideari ahalik eta itzuli gehiena ematea.
Erabiltzaileek egindako metro bakoitzeko, babesleek dirua jarriko dute Kilometroak festaren alde.
Nola hartu metro bat?
Metro bat hartzeko, klikatu aplikazioko irudian eta sartu zure datuak!
Izen-abizenak
Argazkia
Mezu bat (250 karakterekoa gehienez)
Eskuartean duzun aplikazioa erabiltzeaz gain, metro bat hartzeko modu gehiago daude. Erabiltzaileei zuzendutako laguntza orrian aurkituko duzu informazio gehiago
Zein dira babesleak?
Klikmetroak.com eta, ondorioz, Kilometroak festa diruz lagundu nahi duen edozein enpresa, erakunde, talde edo norbanako. Informazio guztia, babesleei zuzendutako laguntza orrian aurkituko duzu.