Abel Barriola pilotaria, Kattalin Olasagasti eskubaloi jokalaria, Naroa Agirre pertika jauzilaria eta, Eñaut Zubikarai eta Joseba Llorente Errealeko jokalariak Andoaingo ikasleekin elkartuko dira, Bastero Kultur gunean, Kilometroak 2012 jaiaren antolakuntza-taldeak prestaturiko ekitaldi batean.
Naroa Agirre
Abel Barriola
Joseba Llorente
Kattalin Olasagasti
Eñaut Zubikarai
Aurtengo Kilometroek indar berezia jarri nahi du Andoaingo herriaren eta herritarren parte-hartzean: herria aktibatu nahi dugu, alegia, hau da «ON egin». Hori horrela, kirolarien bisitara joateko aukera izango dute Aita Larramendi Ikastolako DBH 1 eta DBH2-ko ikasleez gain, Andoaingo La Salle eta Leitzaran ikastetxeetako maila bereko ikasleek ere. Orotara, 200 bat ikasle batuko dira, beraz. Ikasleek kirolariak elkarrizketatu eta haiekin solasaldia izateko parada izango dute.
NOIZ: Otsailak 28, asteartea, 14:45ean.
NON: Andoaingo Bastero Kultur gunea (ekitaldi aretoa) Ondarreta kalea, 1 Andoain
OHARRA: Astearteko ekitaldia, www.kilometroak.net webgunearen bidez zuzenean ikusi ahal izango da, 14:45etatik aurrera. Twitter bitartez parte hartzeko, erabili #kmk12 etiketa