Ondo etorriak Ander Deuna Ikastola Koop. Elkartera, irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko erabiltzaileen eta langileen hezkuntza kooperatibara, non erabakiak taldean eta guztiok konpartituz hartzen diren.

Duela 50 urtetik gora sortu eta urte hauetan guztietan Hezkuntza zerbitzuak ematen gabiltza gure eragin eremua den Uribe Kostan, inguruko beste zenbait herrietako ikasle eta familia batzuk ere gure artean diren arren. Egun 800 ikasletik gora, 600 familia inguru eta ehun bat langilek osatzen dugu ikastolako komunitatea. 

Ikastolak euskaraz egituratutako hezkuntza proiektu eraldatzaile izateko bokazioa dauka eta hezkuntza proiektuaren ardatz euskara eta euskal kultura dira; eguneroko zeregin guztietako osagai arlo kurrikularrean zein gainerakoetan.

Jakin badakigu heziketa hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztion lana dela eta ezinbesteko dela guztiok horren parte izatea; protagonismo osoa ikasleak izanik baina guztion ekarpenek prozesua aberastuz.

Horrela, bada, komunitate osoa norabide berean izatea garrantzitsua da, gure ikasleek ikastolako ibilbidea amaitzean lortzea nahi dugun irteera profil horretan ahalik eta pausu handienak eman ditzaten.

Ander Deuna Ikastola

Ander Deunako hezkuntza eskaintzan interesa izanez gero, bete hurrengo galdetegia eta harremanetan jarriko gara zuekin.