Inauteriak Euskal Herriko leku askotan, neguari amaiera eta udaberriari ongietorria emateko ospatzen diren, eta ospatu izan diren, jai paganoak dira. Inauteri tradizionala aspalditik datozkigu landa-eremuan eta kristau egutegiko Garizumarekin lotu izan dira Erdi Arotik aurrera. Garizuman, Aste Santu aurreko 4o egun horietan, kristauek otoitza, penitentzia eta baraua aldia eramaten zuten aurrera. Garai ilun espiritual horretan sartu aurretik gehiegikeriazko jaia egiten zen, askatasunezko hustuketa egunak. Garai batean neguaren amaiera jaia zena, eleizaren egutegiarekin batu zen eta barau garai aurretiko jai aztoratua bihurtu zen. Jan-edan neurrigabea, ohiko gizarte arauak apurtzea, zarata eta mozorroak izaten dira nagusi.
Webgune honen helburua Euskal Mitologiaren ikuspegi orokor bat plazaratzea da. Txoko honetan euskal mitologiaren ezaugarriak, jainko eta pertsonaiak, elezaharrak eta abar aurkituko dituzu.
J.M. Barandiaran etnologo jakintsuak euskal mitologiari buruz testigantzak jasotzen egindako lan eskergaz baliatu gara, batez ere, bildumatxo hau osatzerako orduan, bai pertsonaien ezaugarriak eta elezaharrak aipatzerakoan, baita irudiak egiterakoan ere. Beraz, eskerrak emanez hasi behar dugu. Dena den, esan behar da irudiak sortzerakoan irudimena erabiltzea ere ezinbestekoa izan dela.
Umeek euskal mitologia ezagutzeko gunea, informazio, joko eta jardun ugarirekin. https://amaroatxo.amaroa.com