Emoziotegia liburuan eta Aula de Elenak aurkezten digun emoziotegi musikalean oinarriturik,
Aste hauetarako, guztiei zabaltzen dizuet proposamen berri hau. Denoi,txiki zein haundiei!
Emozio berriak gustoko al dituzue?
Hona hemen MUSIKAKO EMOZIOTEGIA.
Musika emozioa delako!
Astero, emozio bat jorratuko dugu: musika entzun eta Arte Lana sortu.
Zer artelan izan daiteke? Zuen gustokoena.
Musika entzun bitartean marrazkia, ipuina, olerkia,hitz solteak,soinuak, plastilina edo beste materialekin eskulturak, dantza edo koreografia txikiak, antzerkiak bat egin dezakezue.
Musika horrekin okurritzen zaizuen edozein ideia izan daiteke. Animatu!!!
Bidali sortutakoaren argazkia, bideoa, edo audioa eta orrialde honetan eskegiko dut.