JARDUERAK ETA EKINTZAK

2018/2019

Hizlaritza jardunaldia GEUK ESAN izenarekin ikastetxe desberdinetako ikasleek ( Mungia BHI,Uribe-Kosta BHI,Julio Caro Baroja BHI eta Aixerrota BHI) Zer egin dezakegu bizi garen mundua hobetzeko? gaiaren inguruko ekarpenak egin zituzten lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.Honekin,espazio bat bete nahi izan dugu non ahozko hizkuntza formalak bizitza errealean duen garrantzia eskuratzen duen.


GETXOLINGUAE 2019an “Geuk esan” partaideak izan ginen ikasle eta irakasleok esperientzia hau aurkeztu genuen. Datorren urtean berriro honelako jardunaldia antolatzeko asmoa badaukagu,izan duenaren arrakasta ikusita.


Instagram kontu bat , #aixerrotaliburutegia, zabaltzea erabaki genuen, gure jarduerak,nobedadeak eta abar erakusteko, honez gain, ikastetxean eta inguruan gertatzen diren ekintza kulturalen erakusleihoa. Ikasturtean zehar 250 “post” igo ditugu eta une honetan 375 jarraitzaile dugu;sare sozial honen bitartez informazio ugari eta interesgarria lortu dugu.


  • Instagram bitartez bookface lehiaketa antolatu genuen , bookface instagram post bat da, erabiltzaileek liburuaren estalkiak eta bere gorputzaren zati bat erabiltzen dituzte irudi osoa egiteko.

Idazle baten bisita ere izan genuen, DBH 3.mailako ikasleek Estibaliz Vivancoren“ Infernurantz” obra irakurri zuten eta egilearekin egoteko aukera izan zuten.

Ilustratzaile baten bisita ere izan genuen:Maite Gurrutxaga etorri zen eta BATX 1.mailako ikasleentzat ilustrazio tailer bat eman zuen.

Batxilerreko ikasleek irakurketa katea jarduera izenekoa aurkeztu zuten DBH 3.mailako ikasleen aurrean,honetan euskaraz narrazio eta olerkiak irakurri zituztelarik.

Ingelesa sailak “ Culture classes” antolatu zituen DBH 4.mailako ikasleentzat Sam Pickarden eskutik.

  • Udaberria heldu zenean , ikastetxeko sarreran etxetxo bat jarri genuen “free little library” mugimenduarekin bat agiteko asmoz.


  • Etxetxo horren barruan liburuak daude eta atsedenaldietan zabaltzen da ikasleek kanpo aldean ere irakurri ahal izateko.


LEO Y TWITEO

Liburu Azokarako “ Leo , twiteo “ izeneko ekintza prestatu genuen 2 batxilergoko ikasleekin batera; jarduera batzuk burutu genituen: poeta baten obra ezagutzera eman genuen eta bera , Sonia Andújar, gurekin egon zen ikastetxean eta azoka ospatzen zen tokian, honez gain, “ Lecturalia” eta “ Irakurmina” botikak asmatu genituen irakurketa sendatzeko gaitasuna duen adierazteko; liburu azoka ospatzen ari zen tokian, performance bat antolatu genuen , oheak kalean jarri genituen jendeari irakurtzeko umeak izan ziren moduan.Guzti hau gertatzen ari zen bitartean, kalean ere, ikasleek azokaren bisitarientzat poesia eta haiku tailerrak eskaintzen zituzten.