BIKOTEKA IRAKURTZEN


BIKOTEKA IRAKURTZEN

Programa honi hasiera eman diogu 2018/2019 ikasturtean , DBH 1 eta 2 mailatan eta gai batzuetan.Gure asmoa jarraitzea da 2019/2020 ikasturtean .

Parte hartu duten irakasleei galdetegi bat pasatu diegu eta hauek dira haien erantzunak :

Zer deritzozu ekintza honi?

  • Beharrezkoa iruditzen zait. Gainera ikasle gehienek gustora eta gogoz egin dute.
  • Ikasleak gustora egon ziren liburutegian bikoteka irakurtzen. Behin baino gehiagotan testua irakurri zutenez, testuaren ulermena hobetu zen. Programa positiboa iruditu zait. Egunerokoan oso murgilduta gabiltza gure irakasgaiarekin eta askotan tartea eskeini beharko genieke horrelako ekintzei. Gehienetan zaila izaten da gure programazioa betetzeaz arduratuta gaudelako.
  • Interesgarria da, baina emaitzak ikaslearen lan egiteko asmoaren araberakoa izango da. Zenbait ikaslek tutorearen rola jarraitu behar zutenean ez ziren gai lana aldez aurretik prestazteko edo materialak galtzen zituzten.
  • Gustora egin dute eta laguntza elkarri emanez, positiboa izan da ikaleentzat.
  • Zaratatsuegia eta ez oso baliogarria.
  • Ikasleen jarrera oso positiboa izan zen. Bikote guztiek ondo eta gustura lan egin zuten.
  • Egokia.
BEHAKETA_ORRIA
JARDUERA PRESTATZEKO
BIKOTEAREN LANA AUTOEBALUATZEKO GIDA
TUTOREARENTZAKO aholkuak