MEG

JANGELARI BURUZ MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK





Konkorreneako ikasleek hiru txandatan bazkaltzen dute: HH2 eta 3 urtekoak lehenengo, HH4-5 urtekoak jarraian, eta LH1 eta 2. mailako ikasleak 3. txandan. Lehen bi txandatan bazkaltzen zuten, baina 3.a sortu zen lasaiago bazkaltzeko. 


Ametzagainari dagokionez, bi txandetan bazkaltzen dute: LH 4-5. mailakoak batetik, eta LH 3 eta 6. mailakoak bestetik. 


Konkorrenean, 14

Ametzagainan, 7. 


Ametzagainako eraikinean, jolasez gain, sukaldaritza tailerra antolatzen dute hainbat asteartetan (pizza eta postre tailerrak, esaterako). 

Bestalde, eskolaz kanpoko jarduera batzuk eskaintzen dira jangela tarte horretan ere, hala nola dantza, antzerki, yoga edo eskulan tailerrak (Latxagak antolatzen ditu). 


Konkorreneakoen kasuan, ogia edo postre batzuek banatzeko ardura izaten dute (eta gustura hartzen dute, arduraz). 


Ametzagainako ikasleek erratza pasa eta mahaiak garbitzen dituzte (begiraleen garbiketaz gain). Batzuetan arduradunak direlako, eta beste batzuetan, neurri zuzentzaile gisa izan daiteke (txukuntasuna eta garbitasuna zaintzea garrantzitsua dela gogoratzeko). 


Bai, termometroz jasotzen da janariaren tenperatura. 


Gehienetan, bai. Bereziki bigarren plater batzuk eta postreekin eskatzen dute. 


Fruta gustuko ez dutenak errazago animatzen dira dastatzera zati bat soilik emanez. Zati gehiago nahi duenak errepikatu dezake. Normalean, fruta sobratzen da eta jolas ordu askotan eskaintzen dugu. 


Bai, menu kopurua egokitu arren, askotan janaria sobratzen da, esate baterako, ikastolara etorri ez diren ikasleen menuak ezin direlako aurreikusi. 



Jangela arduradunarekin jarri harremanetan (Koldo), jangela@aitorikastola.org helbidean edo deitu 943282132 telefonora. 

Beste aukera bat jangela batzordeko guraso ordezkariekin harremanetan jartzea da, zure zalantza edo iradokizuna bideratu dezaten.