AITOR IKASTOLA

JANGELA ZERBITZUA

 Jangelai kastolako ikasleria guztiari eskaintzen zaion zerbitzu bat da. Zerbitzua 12:30etatik 14:30etara luzatzen da (HH 2 eta HH 3 urte 12:00-14:30 etara). 2023-2024 ikasturtetik aurrera EUREST katering enpresak eramango du zerbitzua.


JANGELA ZERBITZUAREN ORDAINKETA

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak jangela-zerbitzua partzialki subentzionatzen du; era berean, sail honek salneurriak ezartzen ditu. Salneurriak kuota motaren arabera aldatu daitezke, ikasturte honi dagozkionak honako hauek izanez:

Ohiko jankideak: Jantokiko zerbitzua ikasturte osorako eskatu dutenak, eta gutxienez astean behin.

Noizbehinkako jankideak

Ordainketak kontu korrontearen bidez egingo dira hilaren erdialdean. Hilabetearen 20. egunean pasatuko dira kuotak , abenduan eta ekainean izan ezik. Bi hilabete hauetan 10. egunean pasatuko dira.

  eguneko kuota - ohiko ikaslea: 4,60 € egunekoa)

Egun solteak: 5,20

- Ordaindu gabeko kuotarik balego: araudiak dioen bezalaxe, bi hilabeteko kuota atzeratua duten ikasleek, ezin izango dute jangela erabili, aurrez arduradunarekin harremanetan jarri eta arrazoiak ematen ez badituzte.


KUOTA ITZULKETA

Jantokiko kuotaren zati bat itzuliko da honako kasu hauetan: 

a) Jankide-talde bat jantokira joaten ez denean, aurrez onartutako eta programatutako jarduera osagarriren bat egin behar dutelako, eta piknik zerbitzurik behar izan gabe, betiere aurrez enpresa adjudikaziodunari abisatzen bazaio. Jarduera horiek planifikatutakoak izan behar dute, eta planifikatu orduko jarri behar da enpresa adjudikazioduna jakinaren gainean, betiere gutxienez 24 ordu lehenago. 

b) Jankidea ez bada jantokira joatekoa astebete edo gehiago segidan, betiere gutxienez 24 ordu lehenago abisatuta.

Bi kasu horietan, itzultzeko zenbatekoa kasu bakoitzean ikasleak ordaindu beharreko kuotaren % 50 izango da, jantokira huts egin duen aurreneko egunetik. 

D) Greba egunak: jantoki-zerbitzua hezkuntza-maila jakin batzuetan soilik eskaintzen bada (gutxiengo zerbitzuak markatuak) , itzuli beharreko zenbatekoa jantoki-kuotaren %100 izango da, jantoki zerbitzua eskaintzen ez den hezkuntza-mailetan. jantoki-zerbitzua eskaintzen bada, jantokira joaten ez diren jankideei itzuli beharreko zenbatekoa absentzia-egunei dagokien jantokiko kuotaren % 50 izango da.



ARDURADUNA:  

Koldo Rodríguez 

emaila: jangela@aitorikastola.org