Proposamenak nola sortu

1. Zein hiri bisitatu nahi den aztertu. Hiriaren informazio interesgarria idatzi (argazkiak, kokapena, bisitatzeko tokiak, aisialdirako ekintzak, …). (Gustuaren araberakoa, irakasleak IKASLEA errealitatean kokatzen saiatu).

      • Toki interesgarriak.
      • Aisialdirako tokiak (aquapark, atrakzio parkeak, kirol ekintzak, gai berezien museoak, ...).
      • Zertan desberdintzen da zuk proposaturiko herria/hiria/herrialdea? Herri/hiriaren bitxikeriak aurkitu (tokia, kultura, ...).

2. 5-6 egunetako egitaraua disenatu, eta Gida Turistiko atalean txertatu

2. 1. Hirian egingo diren ekintzak antolatu:


  • Zer bisitatuko dugun eta bisitatuko dugun horren zehaztasunak
  • Ekintzaren bat proposatzen bada (aisialdikoa, kirola...)
  • Ekintza eta bisiten ordutegia eta kostua (kontuan izan ikasle taldean zoaztela).
  • Zein ibilgailu erabiliko den aukeratu (autobusa, trena, …). (Ikasleentzako beherapenak dauden, "bonoak", taldeentzako beherapenak...ibilbide pribatua alokatu beharko da?)


2.2. Gosaldu, bazkaldu eta afaltzeko tokiak edo moduak zehaztu (jatetxeetan, janari arineko tokietan, supermerkatuan erosi eta prestatu, …)

2.3. Beharrezko dokumentazioa, herrialde desberdinen legedia, txertoak....

3 . Zerrendatu ahalik eta diru gehien lortzeko ekintzak (zeintzuk, noiz, zenbat diru ateratzea aurreikusten den …).

4. Talde bakoitzak egindako lana drivean gorde, guztiekin partekatuz. Honela ikasle guztiek ikusi ahal izango dituzte proposamen guztiak. (ikusteko eskubideaz bakarrik paretakatu)

5. Aurkezpenen ebaluazioa (autoebaluazio eta koebaluazioa egin)