BERRIENA
BERTSOLARITZA UDAN
Bertsolaritza bat-bateko taldea
Lehen Hezkuntzan ikasitakoa oinarri hartuta, bertsoekin gozatzen jarraitzeko taldea sortu nahi dugu Abusu Ikastolan. Astean behin elkartuko gara (ostegunetan, 16:30-17:30) eta bertan, hizkuntzarekin jolasteko, hiztegia aberasteko, sormena garatzeko eta bertsotan bat-batean aritzeko aukera izango dugu, besteak beste. Beti ere, konfiantza giroan eta euskaraz.
Horrez gain, Bizkaiko bertso-eskoletan dabiltzan gaztetxoekin elkartzeko aukera ere izango dugu; urtean zehar egin ohi ditugun barnetegien edo topaketen bidez.
Sortzaileak eta bertsotan trebeak izan dira aurten 6. mailan egon diren ikasleetako asko, eta horregatik, bertsotan jarraitzera animatzen zaituztet.
Izena emateko aukera Abusu Ikastolako EKE Eskolaz Kanpoko Ekintzen atalean aurkituko duzue; eta ordutegia arazoa bada, Bilboko beste bertso-eskoletara hurbiltzeko aukera ere izan dezakezue.
Arkaitz (Abusuko bertsolaritza irakaslea): 656008124 a.zipitria@bertsozale.eus