MARTXOAK, 8
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA!
Aurtengo ikasturtean Batxiler 1eko ikasleak arduratu dira DBH osoan hainbat ekintza antolatzeaz: kahootak, dokumentalak eta muralak.
Iraes21eko ikasleek Habitaten suntsipena eta espezie inbaditzaileei buruz atal desberdinen diagnostikoa egin dute.
DBH 3Bko ikasleek Proiektu Komunitario ikasgaian 0-12 urte inguruko umeentzat jostailu bilketa egiten ari dira, beraien helburua ume guztiek jostailuak izatea da.
Emakume Zientzilarien Nazioarteko Egunerako ikasleek hainbat kartel egin dituzte ikastetxeko toki desberdinetan kokatzeko.
Aurten Iraes21en landuko duten arazo eko-soziala: Habitaten suntsipena eta espezie inbaditzailea izango da.
Apaingarri denen artean Gabonetako zuhaitza izan da aukeratua eta hauek dira irabazleak:
Maria Otaegi, Irati Artetxe, Malen Ezama, Intza Etxeberria eta Laia Urrestilla.
Zorionak!
Animatu parte hartzera!
-GAIA: Gure kostaldea
Anima zaitezte!
Irailaren 7a, igandea, Duchenne gaixotasunaren kontzientziaziorako nazioarteko eguna izanda, astelehenean IES Izarraizpe Ikastola Publikoa BHI-ko langileak gorriz jantzi dira.
Urriaren, 9an gure ikastetxeko eko-ordezkariak ikasturte hasierako udal foroan izan ziren.
Bertan ordezkari berriek aurreko urtean burutu ziren lanen berri jakin zuten eta hamaiketako on batekin ongi etorri bero bat eman zitzaien.
2024-2025 ikasturtea
Urte osoan zehar, eko-ordezkariek eta Iraeseko arduradunek, hainbeste lan egin ondoren, merezitako eskertza eman zaie diploma eta hamaiketako eder batekin.
Ekainak 5, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna
DBH 4ko Ekonomia eta Ekintzailetza ikasgaiko Saioa, Urtzi, Oihane eta Aimar erakusleiho proiektuan irabazi dute sormen ataleko saria. Koket saltokiarekin jardun dute elkarlanean. Gure gazteek Koket guztiok senti gaitezkeela adierazi nahi izan dute gure burua onartu eta maitatuz!
Eskerrak eman, proiektuan parte hartu duten saltoki guztiei eta Bertan Merkatari Elkarteari, gure ikasleei merkataritza txikiak duen garrantzia azpimarratu eta eurengana gerturatzarren.
Ekoetxean egin zen eskolarteko foroan hurrengo ikaturtean martxan jarriko den esku-hartze plana finkatu zen eta ondoren, Udalari eskatuko zioten hori martxan jartzeko bere laguntza emateko.
Ikastolako sarrera nagusian, Mikel Elortza irakasleak gidatuta, ikasleek, hormairudi ederra osatu dute.
Elortzaren hitzetan, “LGTBI+ kolektiboko parte diren pertsonak eroso sentitzen lagundu nahi duen irudia da”.
Ikastetxe desberdinetako ekoordezkariek egindako eskuhartze planerako proposamenak landu dituzte. Ondoren, ordezkari guztiak bateratuta, dinamika bat eginez, proposamenen lehentasunak aukeratu dituzte.
Batxilergoko 1. mailako eta 2Dko Komunitate Proiektuko ikasleek 1000 kurrilo egin dituzte bakearen eta elkartasunaren alde, Hiroshimako Haurren Bakearen Monumentura bidaltzeko.
Sadako Sasakiren oroimenez eta munduko bakea aldarrikatzeko, ekintza honekin kultura eta belaunaldi arteko adiskidetasuna sendotu nahi da.
Aztertu programak urtero antolatzen du Ibaialde lehiaketa eta, adinaren arabera, 3 kategoria egoten dira.
Azken Ibaialde lehiaketaren, 3. kategoriako irabazlea, DBH4ko gure ikaslea den Yixin Zhan izan da, “Gure ibaiak” gaiari buruz egindako marrazkiagatik.
Zorionak Yixin! Disfrutatu lortutako saria!
MARTXOAK, 8
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA!
Ekimen honen helburua Asiatik etorritako Vespa velutina liztorraren aurka egitea da horretarako tranpak jarriz.
Espezie inbaditzaile honek suposatzen duen arazoa leuntzen laguntzearekin batera naturara hurbiltzeko aukera izango dute ikasleek.
Aurten ere Urola Bizirik natur taldeak zuhaitz aldaxka gazteak: haritzak, lizarrak, gaztainondoak eta ametzak helarazi dizkigu, ikastetxean landatzeko.
Ea orain ondo errotzen diren lur berrira eta udaberriak indartzen dituen.
Neska eta Emakume Zientzilarien Nazioarteko Eguna!
Otsailean, 3C DBHko ikasleek arropa, mantak, oinetakoak eta jostailuen bilketa kanpaina abiatu dute. Ondoren, bildutako guztia Elkargunera eramango dute.
Eskerrik asko parte hartzaile guztioi!
Gure ikastetxeak mugikorren kanpaina bilketan parte hartu du. Kanpaina hau, Irungo Harrera Sare herritarrarekin lankidetzan eta Izarraitz Lanbide Heziketak abiatutako ekimena izan da.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Euskadiko Energia Erakundearen laguntzarekin eguzki-panel gehiago jarri dira gure ikastetxean.
Panel eta argiztapen sistema berriekin, gure autokontsumo maila bi heren ingurukoa izatera pasako da, eta ondorioz sarearekiko menpekotasuna askoz txikiagoa izango da.
Zorionak eta Urte Berri On!
Apaingarri denen artean Elurrezko panpina izan da aukeratua beraz, hauek dira irabazleak:
Omar Altuna, Irene Badiola, Salam Bady eta Mikel Rueda.
Zorionak!
Eta eskerrik asko parte hartzaile guztioi!
GIH 12: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak:
DBH4ko ikasbidairako otarraren zozketa
Zozketuko den otarra Matxinbentan egina da, eta han jasotakoak gure herrietako baserriko produktuak dira edo oso gertukoak: frutak, barazkiak, gazta, eztia, txerrikiak....
Ikasleak itsaso eta ozeanoek egun pairatzen dituzten arazoetaz mintzatu ziren, batez ere, mikroplastikoetaz eta beste gauzen artean, itsasoan aurki daitezkeen plastiko desberdinak identifikatu eta sailkatu zituzten.
Zaindu ditzagun gure itsasoak!
Denon artean 20 kg. material bildu ditugu.
Jarrai dezagun ingurumena zaintzen!
Animatu parte hartzera!!!
Anima zaitezte!
2023-2024 ikasturtea
Urte osoan zehar eko-ordezkariek hainbeste lan egin ondoren, merezitako diploma eta hamaiketako ederra izan genuen!
KABIAK EGITEN....
Gure inguruan bizi diren hegazti txikiei laguntzen saiatzen ari gara. Urtez urte, hainbat arrazoirengatik habiak egiteko tokiak nola desagertzen ari diren ikusten dute: edifizioen birmoldaketa lanak, arkitektura berria, fatxaden garbiketa... DBH 3.eta DBH 1.go mailako ikasleak lanean egon dira proiektu komunitarioen orduetan!
Eko-ordezkariak, DBH 4Akoak eta Ekonaturako ikasleak baratza egokitzen eta bi eremu berriak sortzen aritu dira Maiatzean eta Ekainean
DBH 1.Ako ikasleek azukrearen kontsumoari buruzko ikerketa bat egin dute.
Hona hemen sortutako lana.
Lata bakoitzaren azpian, horrelako bat edaterakoan, gramotan zenbat azukre hartzen den ikus daiteke. Ez bada ezer agertzen, azukrea ez den beste edulkoratzaile bat gehitu egin dutelako izaten da.
Aurten, Maiatzak 30an, eko-ordezkariek hainbeste lan egin ondoren , Udaletxera joan ginen, aurkezpena egin eta hamaiketako ederra izan genuen!
Urtero bezala Maiatzak 15an gure IRAES21ko neskak Urdaibaiko Euskal CONFINTera joan ziren. Primeran pasatzeaz gain, tailer desberdinak, hamaiketakoa eta bazkaria izan zituzten. ZORIONAK NESKAK! Lan ederra!
IKASTETXEKO BERDEGUNEA
Aurreko urteetan ikasleek egindako lorategia berritzen, zaintzen eta disfrutatzen !!!
IRAES 21. GURE IKASLEAK LANEAN!!
Gure ikasleak Moda eta Kontsumo arduratsuari buruzko egindako lanak
MARTXOAK 8. EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Emakumeen nazioarteko eguna erabili dugu Irma eta Mikelekin Perdillegiko eraikinean pegatinakin egindako murala erakusteko.
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna
3. DBHko ikasleek Goenako parkera joan dira ezkurrak jasotzera ondoren, landatu eta lortutako zuhaitzak Munoaundi inguruan landatzeko.
COP 28: Azaroaren 30ean hasiko da Dubain (Arabiar Emirerri Batuak, EAU) COP28, NBEren klima-aldaketari buruzko 28. urteko goi-bilera. PATen helburua berotegi-efektuko gasek kliman modu "arriskutsuan" eragitea saihestea da.
DBH 4. mailako Ekoordezkariak
DBH 3. mailako Ekoordezkariak
DBH 2. mailako Ekoordezkariak
DBH 1. mailako Ekoordezkariak
2023-2024 ikasturtearen hasiera
Aurtengo ikasturtean ere GIHren 7. helburuarekin jarraituko dugu: Energia irisgarria eta ez kutsatzailea.
2022-2023 ikasturtea
EURONET 50/50. 3. Buletina
EKAINAK 13. EURONET 50/50 JOLASA.
Energia taldeko kideek energiari lotutako jolasean parte hartu dute herriko beste ikastetxeekin batera. Trivial bezelako jolasak energiaren inguruan zer dakigun erakusteko balio izan digu.
EKAINAK 12. HERRIKO LANDA ETA PARKEEN GARBIKETA
Urte honetan herriko ibaia garbitu ordez, herriko parkeak eta landak garbitzen aritu gara. Loiola, Izarraitzeko atera, Oinatz...
GURE OHITURA ENERGETIKOEN SEMAFOROA
Pixkanaka pixkanaka bagoaz gure ohiturak aldatzen...
EKAINAK 5. INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Ingurumenaren nazioarteko eguna erabili dugu, eko-ordezkariei egindako lana eskertzeko.
UDAL FOROA. MAIATZAK 11
Maiatzaren 11an Udal Foroa izan dugu Azpeitiko Udaletxean. Bertan eko-ordezkarioak urtean zehar egindako lanen ondorioak eta konpromisoak azaldu dizkiete Udalari. Udalak konpromiso horietan laguntzeko prestutasuna adierazi du.
AZPEITIAKO UR ERROTAK.
DBH 2. mailako ikasleek Azpeitian dauden eta egondako errotak non aurkitzen ziren aztertu zuten. Hemen beraien lana eta beste ikastetxekoen lana uztartzen duen irudia.
EURONET 50/50. 2. Buletina
Pasa den maiatzaren 4ean ESKOLAKO FOROA aurrera eramateko elkartu ginen Ekoetxean. Bertan, gure eko-ordezkariak beste ikastetxeko eko-ordezkariekin batera egindako lanen ondorioak ateratzeko aukera izan zuten, Udal Forora eramateko erabakiak hartuz
Pasa den astean DBH 4. mailako kultura zientifikoko ikasleak 1. eta 2. mailako geletatik pasatu ziren energiaren gaia azaltzera. Aurkezpen eta jolasen bidez ikasleak energia zer den, nondik lortzen den, zer arazo ditugun eta zer konponbide egon daitezkeen azaldu zuten. Eskerrik asko egindako lanarengatik.
Pasa den astelehenan Laborategi Teknikak DBH 3. mailako ikasleeek birziklapena bertatik ikusteko aukera izan zuten ikastetxean, Mazedonia Design Studioren eskutik. Tailer honek, ikasleei plastiko hondakinen kudeaketa arazora hurbiltzea izan du helburu, era teoriko-praktikoan. Horretarako sormenarekin lotutako eta birziklatutako plastikoarekin objetuak diseinatu dira. Hemen egindako lana erakusten duten argazki batzuk.
ENERGIAREN AHOTSA. UROLA ERDIAN. EURONET 50/50. Sites berria du. BEGIRA EZAZU!!!
EURONET 50/50. 1. Buletina
IKASTETXE DIAGNOSTIKOAREKIN ARI GARA!!
MARTXOAK 8. EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA!!!
HASI GARA DIAGNOSTIKOAREKIN!!!
Geletako egoera, herriko diagnostikoa, curriculumaren diagnostikoa...
OTSAILAREN 13-17. POBREZIA ENERGETIKOAREN AURKAKO ASTEA
Nork esango luke 2023ko Euskal Herrian energia eskuragarri ez genukela izango biztanlego guztiak. Hainbat albiste honen inguruan:
https://goiena.eus/komunitatea/arantzamiguel/1675931885380-pobrezia-energetikoaren-aurka
https://alternatiba.net/aktibitateak/pobrezia-energetikoaren-aurkako-astea-gasteiz/
OTSAILAREN 14. ENERGIAREN MUNDU MAILAKO EGUNA.
Ospatu dezagun elkarrekin egun hau energiaren erabilera arduratsuaz kontzientziatuz.
2023-02-09. ENERGIA IBILBIDEA.
DBH 3 eta DBH 4. mailako ikasleok ikastetxean zehar energia ibilbidea egin genuen Artelatz enpresako Arantxa eta Eliren laguntzarekin. Energia ibilbideak gure ikastetxean energia nondik datorren eta nola erabiltzen dugun aztertzea ahalbidetu digu. Orain neurketak egiten jarraitu behar dugu ikastetxeko energia diagnostikoa egin ahal izateko.
Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna
MOTIBAZIOA ETA SENTSIBILIZAZIOA
Azaroan DBH1. mailako ikasleak etxean erabiltzen dugun uraren ibilbidea zein den ikustera joan ziren
Irteera honetan Ibai-Ederreko Urtegia (Nuarbe), Ibai-Ederreko E.U.A. (Oñatz auzoa, Azpeitia) eta Badiolegiko H.U.A. (Lasao, Azpeitia) bisitatu zituzten.
Uraren kudeaketa jasangarri batean denok izan behar dugu ur edangarria, kutsatu gabea, biltegi naturalak agortu gabe eta ekosistemak kaltetu gabe.
1.Batxilergoko eta 4. mailako Biologia eta Geologiako ikasleak Zumaian izan ziren. Bertan interpretazio zentroa bisitatzeko aukeraz aparte, beste hainbat ekintza burutu zituzten. Azkenean Geologo batekin Flish-a bisitatu zuten bertako ezaugarriak ezagutuz eta gelan eginkoa sakonduz.