Abenduaren 20ko jardunaldia
Asteburu honetan, talde kiroletako 4. jardunaldia izango dute.
ORIOKO 51, ORIOKO 52, ORIOKO 53 eta ORIOKO 62k 10:30etan izango dute irteera (AUTOBUSEAN).
ORIOKO 31, ORIOKO 33, ORIOKO 42 eta ORIOKO 43k 9:15etan izango dute irteera (TRENEAN).
ORIOKO 32 eta ORIOKO 41 11:15etan izango dute irteera (TRENEAN).
ORIOKO 61 ETA 63k ORION izango dute jardunaldia.
Abenduaren 13ko jardunaldia
Asteburu honetan, talde kiroletako 3. jardunaldia izango dute.
ORIOKO 62, ORIOKO 63 eta ORIOKO 41ek 9:30etan izango dute irteera (AUTOBUSEAN).
ORIOKO 31, ORIOKO 32, ORIOKO 51 eta ORIOKO 53k 10:30etan izango dute irteera (AUTOBUSEAN).
ORIOKO 52 ETA 61ek ORION izango dute jardunaldia.
ORIOKO 33 eta 42k 9:15etan trenean mugitko dira Zarauzko ikastolara. ORIOKO 43ren kasuan 11:15 izango du trena. Gogoratu zuen kasuan, mugi txartelak eramatea.
Azaroaren 29ko jardunaldia
Asteburu honetan, talde kiroletako 2. jardunaldia izango dute.
LH3 eta LH4en kasuan ORION (Zaraguetan )izango dituzte saskibaloieko partidak.
LH6ko ORIOKO 62 eta ORIOKO 63 orion izango dute eskubaloiko partidua, KARELA kiroldegian.
LH5 eta ORIOKO 61en kasuan ZARAUTZEN izango dituzte beraien partiduak. Autobusa antolatu da 10:45ean Orioko autobus geltokian.
ORIOKO 51 ETA 61 (LA SALLE).
ORIOKO 52 (OROKIETAN)
ORIOKO 53 (LIZARDIN).
Azaroaren 22ko jardunaldia
Asteburu honetan, talde kirolekin hasiko dira gure ikasleak. LH5 eta LH6koek eskubaloiarekin hasiko dira ORIOn. LH3 eta LH4ko ikasleak aldiz, saskibaloiarekin ekingo diote.
LH3 eta LH4en kasuan ZARAUTZEN izango dituzte partidak eta trenez mugituko dira bertara. Horregatik, MUGI txartela eraman beharko dute TREN GELTOKIRA. Baten batek ez baldin badu, jakinarazi eta soluzioa emango diogu.
Azaroaren 15ko jardunaldia
Asteburu honetan, LH5 eta LH6ko ikasleek orientazio saioa izango dute.
LH4koek irristaketa izango dute. Bertarako derrigorrezkoa da patinak eta kaskoa eramatea. Babesgailuak izanez gero ere, eramatea komeni.
LH3koek aldiz, judoko topaketa izango dute. Kirola egiteko arropa aproposa eramatea nahikoa da.
1- Familia ordezkarien egutegiak.
2- Larunbateko autobusen ordutegia.
Azaroaren 8ko jardunaldia
Larunbatean, LH3 eta LH4ko ikasleek errugbiko bigarren jardunaldia izango dute Astin. Bi txandetan gauzatuko dute:
9:00-11:00 LH4
11:00-13:00 LH3
Zaharrenek aldiz (LH5 eta LH6), krosa izango dute Aian. LH5ekoen krosa 10:00etan izango da eta LH6koena aldiz, 11:30etan.
1- Familia ordezkarien egutegiak.
2- Larunbateko autobusen ordutegia
Urriaren 25eko jardunaldia
Larunbatean, LH3 eta LH4ko ikasleek pelotako topaketa izango dute ORIOKO FRONTOIAN.
LH4ko ikasleek 10:00 etan izango dute txanda eta LH3koek berriz, 11:15etan.
Zaharrenen kasuan (LH5-LH6) errugbiko bigarren topaketa izango dute Astin.
1- Familia ordezkarien egutegiak.
2- Larunbateko autobusen ordutegiak.
Urriaren 4ko jardunaldia
Asteburu honetan LH3ko eta LH4ko ikasleek 2. jardunaldia izango dute. LH5eko eta LH6ko ikasleek aldiz, 1. jardunaldia.
Zaharrenen kasuan (LH5-LH6) errugbia izango dute Astin.
LH4koek judoko topaketa izango dute. Kirola egiteko arropa aproposa eramatea nahikoa da.
LH3koek aldiz irristaketa izango dute. Bertarako derrigorrezkoa da patinak eta kaskoa eramatea. Babesgailuak izanez gero ere, eramatea komeni.
Ondorengo loturetan dituzue batetik, familia arduradunen egutegia eta bestetik, larunbat honetako ordutegiak.
1- Familia ordezkarien egutegiak.
2- Larunbateko autobusaren ordutegiak. BEGIRATU ONDO GELDIUNEAK ZEINTZUK DIREN!
3- LH5 eta LH6: Errugbiko 1. topaketa
5- LH3: Irristaketako topaketa.
Irailak 27ko jardunaldia
Ikasturte berri on!
Asteburu honetan emango diogu eskola kiroleko egutegiari hasiera. Aste barruko entrenamendu saioak hasi ez badira ere, LH3 eta LH4ko ikasleek larunbat honetan izango dute errugbiko lehen topaketa. LH5 eta LH6koek aldiz, hurrengo asteburuan ekingo diote eskualdeko egutegiari.
Ondorengo loturetan dituzue batetik, familia arduradunen egutegia eta bestetik, larunbat honetako ordutegiak.
1- Familia ordezkarien egutegiak.
2- Larunbateko autobusaren ordutegiak.
Apirilaren 12 eta 13ko jardunaldia
Asteburu honetan larunbatean, apirilaren 12an, ikasturteko 2. triatloia ospatuko da. Beheko irudian duzue ordutegia. Gogoratu, ez dela autobus zerbitzurik izango eta norberak bere kabuz egin beharko duela bidaia. Gogoratu, halaber, eraman beharreko materiala: Bizikleta, kaskoa, oinetakoak, igerian egiteko arropa (txanoa-betaurrekoak-bainujantzia), korrika egiteko zapatilak eta arropa.
Igandean aldiz, plaieroetako finalerdiak jokatuko dira. Bertan LH5eko Orioko 53 taldeak parte hartuko du. Ordutegia hemen.
Ez da autobus zerbitzurik izango beraz, taldean adostu nola bidaiatuko duzuen.
Apirilaren 5eko jardunaldia
Asteburu honetan saskibaloiko zein eskubaloiko 4. eta azken jardunaldia jokatuko da.
Alebinen kasuan (LH5-LH6) finalera sailkatzen direnek finala jokatuko dute igandean bertan. Talde horiek zeintzuk diren larubatean ahalik eta azkarren komunikatuko dugu.
Ondorengo loturetan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.
Martxoaren 29ko jardunaldia
Asteburu honetan plaieroetako 4. eta azken jardunaldia jokatuko da. Alebinen kasuan (LH5-LH6) finalerdietara sailkatzen direnek apirilaren 13an, igandean, beste partidu bat izango dute.
Kontuan izanda ikasle asko Txurrukan daudela asteburu pasa, talde asko elkartu behar izan ditugu taldeak osatu ahal izateko. Beraz, begiratu ondo taulan!
Ondorengo loturetan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.
Martxoaren 22ko jardunaldia
Asteburu honetan saskibaloiko zein eskubaloiko 3. jardunaldiak jokatuko dira.
Partidu guztiak Orion jokatuko dira. Mesedez gogoratu partidua hasi baina 15 minutu jolastokian egoteaz, dena programatu bezala joan dadin eta entrenatzaileen lana errrazagoa izan dadin.
Ondorengo loturetan dituzue partiduen ordutegiak, eta guraso arduradunak nortzuk diren.
Benjaminen (LH3-4) eskubaloiko 3. jardunaldia
Alebinen (LH5-6) saskibaloiko 3. jardunaldia
Martxoaren 15eko jardunaldia
Asteburu honetan plaieroetako 3. jardunaldia jokatuko da. Gogoratu bi txandatan talde guztiak sartu behar direnez autobusaren geldiuneak aldatzen ditugula. Arretaz begiratu mesedez!
Ondorengo loturetan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta guraso arduradunak nortzuk diren.
Honez gain, igandean IBILALDI NEURTUA izango dugu ORION! Albistea hemen. Bertan parte hartzeko taldeak osatu behar dira (brigadak). Talde bakoitzak guraso arduradun bat izan behar du gutxienez. Behin taldea osatutakoan izena eman dezakezue talaimendi@outlook.com helbidera idatzita edo Ikastolako kirol koordinatzaileari abisatuta.
Martxoaren 8ko jardunaldia
Asteburu honetan ere saskibaloia zein eskubaloia izango dira protagonista. Etxeko txikienek (LH3-LH4) eskubaloiko bigarren jardunaldia jokatuko dute eta LH5eko eta LH6ko ikasleek aldiz, saskibaloiko partiduak jokatuko dituzte.
Ondorengo loturetan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta guraso arduradunak nortzuk diren. Gogoratu, Orioko partiduetan ordu laurden lehenago egon behar dela jolastokian.
Alebinen (LH5-LH6) saskibaloiko 2. jardunaldia.
Benjaminen (LH3-LH4) eskubaloiko 2. jardunaldia.
Otsailaren 22ko jardunaldia
Asteburu honetan saskibaloia zein eskubaloia izango dira protagonista. Etxeko txikienek (LH3-LH4) eskubaloiari ekingo diote eta LH5eko eta LH6ko ikasleek aldiz, saskibaloiko partiduak izango dituzte.
Ondorengo loturetan dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta guraso arduradunak nortzuk diren. Gogoratu, Orioko partiduetan ordu laurden lehenago egon behar dela jolastokian.
Alebinen (LH5-LH6) saskibaloiko 1. jardunaldia.
Benjaminen (LH3-LH4) eskubaloiko 1. jardunaldia.
Otsailaren 15eko jardunaldia
Asteburu honetan plaieroetako 2. jardunaldia jokatuko da. Denok Zarautza joan beharko dugu beraz. Gogoratu lehenengo txandako taldeek porteriak jarri behar dituztela eta bigarren txandakoek jaso.
Ondorengo loturan dituzue batetik, ekintzen ordutegia eta autobusaren zein guraso arduradunen ordutegia bestetik. Mesedez, begiratu ondo geltokiak zein diren.
Otsailaren 8ko jardunaldia
Asteburu honetan Herri Kirolak eta Krosa izango dira protagonista. Bi ekintzak Aian izango dira. Txikienek krosa izango dute eta helduenek Herri kiroletako bigarren saioa izango dute.
Ondorengo loturan dituzue batetik, ekintzen ordutegia eta autobusaren zein guraso arduradunen ordutegia bestetik. Mesedez, begiratu ondo geltokiak zein diren, Aiara goazela kontuan hartuta (Santiotik barrena), tren geltoki azpian dagoen aparkalekuko Arratolako autobus geltokia erabiliko dugu zenbait kasutan.
Otsailaren 1eko jardunaldia
Asteburu honetan hondartzako futbolari ekingo diogu. Ikasle guztiek futboleko jarudanldia izango dute Zarautzko hondartzan.
Partidu guztiak 2 txandetan sartu behar direnez, autobusaren ordutegiak ere ez dira ohikoenak eta ondorioz bai partidu aurretik edo ondoren, zain egotea tokatuko zaizue. Gainera, geltokiak ere desberdinak dira, beraz, ONDO BEGIRATU mesedez.
Ondorengo loturan duzue talde bakoitzaren ordutegia zein guraso arduradunen zerrenda.
Urtarrilaren 25eko jardunaldia
Asteburu hau ezohiko asteburua izango da.
Antolaketa arrazoiak tarteko, Xakeko saioak ezin izan dira antolatu eta ondorioz LH3ko eta LH4ko ikasleek atsedenaldia izango dute.
LH5ekoek eta LH6koek aldiz, pilotako saioa izango dute ORIOko frontoian bertan. Euskal pilotako modalitate desberdinak probatzeko aukera izango dute.
Ondorengo loturan duzue talde bakoitzaren ordutegia zein guraso arduradunen zerrenda.
LH5eko eta Lh6ko ikasleek: Esku pilota
Urtarrilaren 18ko jardunaldia
Asteburu hau ere ekintzaz beterik dator!
Antolaketa arrazoiak tarteko, ikasturte hasieran emandako egutegian aldaketa batzuk egin beharrean gaude. Asteburu honetan, LH5ekoek eta LH6koek aurreikusitako ekintzak izango dituzte. LH3koek eta LH4koek aldiz, pilotako saioa izango dute Orioko frontoian bertan.
Hurrengo asteburuan berriz, Xake aurreikusita bazegoen ere ezin izango dugu ekintza hori aurrera eraman eta ondorioz, LH5ekoek eta LH6koek pilotako saioa izango dute Orion, eta txikienek aldiz, atsedena izango dute.
Asteburu honetan beraz, LH3koek eta LH4koek pilota saioa izango dute, LH5ekoek Atletismoko saioa izango dute Zarautzen, bertan froga desberdinak egiteko aukera izango dute. LH6koek Kirol Egokituko saioa izango dute Zarautzen.
Ondorengo loturetan dituzue ekintzen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
Benjaminak (LH3-LH4) Esku pilota
LH5eko ikasleek: Atletismoa
LH6ko ikasleek: Kirol egokitua
Urtarrilaren 11ko jardunaldia
Urte berri on denoi!
Oporraldiaren ondoren berriro ekingo diegu eskola kiroleko ekintzei. Kasu honetan, urtarrilean zehar egutegiko fase berri bati ekingo diogu: multikiroleko 2. faseari hain zuzen ere. Talde kiroletan parentesi bat egin eta bestelako ekintzak probatzeko aukera izango dute gure txikiek.
LH3koek eta LH4koek Herri Kiroletako topaketa izango dute AIAn. Bertara joateko EZ DA AUTOBUSIK JARRIKO beraz, taldekideen artean antolatu beharko duzue bidaia.
LH5ekoek Kirol Egokituko saioa izango dute Zarautzen.
LH6koek Atletismoko saioa izango dute Zarautzen, bertan froga desberdinak egiteko aukera izango dute.
Ondorengo loturetan dituzue ekintzen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
Benjaminak (LH3-LH4) Herri Kirolak.
LH5eko ikasleek: Kirol egokitua.
LH6ko ikasleek: Atletismoa
Abenduaren 14ko jardunaldia
Larunbat honetan, talde kirolen laugarren jardunaldia jokatuko da. Txikienek saskibaloiko azken jardunaldia izango dute dute eta LHko zaharrenek eskubaloiko azkena. Hauen kasuan, gerta liteke igandean bertan (abenduaren 15ean) eskubaloiko finala izatea baldin eta sailkatzen badira. Partiduak amaitu ondoren jakinaraziko zaizue talde sailkatuei.
Ondorengo loturetan dituzue ekintzen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
Benjaminen (LH3-LH4) saskibaloiko 4. jardunaldia
Alebinen (LH5-LH6) eskubaloiko 4. jardunaldia
Azaroaren 30eko jardunaldia
Larunbat honetan, talde kirolen hirugarren jardunaldia jokatuko da. Txikienek saskibaloiarekin jarraituko dute eta LHko zaharrenek eskubaloiarekin. Partidu denak Orion izango dira, beraz mesedez, partidua baino 15 minutu lehenago jolastokian egon zaitezte, dena aurreikusitako ordutegian joan dadin.
Ondorengo loturetan dituzue ekintzen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
Benjaminen (LH3-LH4) saskibaloiko 3. jardunaldia
Alebinen (LH5-LH6) eskubaloiko 3. jardunaldia
Azaroaren 23ko jardunaldia
Larunbat honetan, talde kirolen bigarren jardunaldia jokatuko da. Txikienek saskibaloiarekin jarraituko dute eta LHko zaharrenek eskubaloiarekin. Partidu batzuk Orion izango dira eta mesedez, partidua baino 10-15 minutu lehenago jolastokian egon zaitezte, dena aurreikusitako ordutegian joan dadin.
Ondorengo loturetan dituzue ekintzen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
Benjaminen (LH3-LH4) saskibaloiko 2. jardunaldia
Alebinen (LH5-LH6) eskubaloiko 2. jardunaldia
Azaroaren 16ko jardunaldia
Larunbat honetan, talde kirolei hasiera emango diegu. Txikienek saskibaloiari ekingo diote eta LHko zaharrenek eskubaloiari. Partidu batzuk Orion izango dira eta mesedez, partidua baino 10-15 minutu lehenago jolastokian egon zaitezte, dena aurreikusitako ordutegian joan dadin.
Ondorengo loturetan dituzue ekintzen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
Benjaminen (LH3-LH4) saskibaloiko 1. jardunaldia
Alebinen (LH5-LH6) eskubaloiko 1. jardunaldia
Azaroaren 9ko jardunaldia
Larunbat honetan, talde kirolei hasiera eman aurretik, multikiroleko azken topaketak izango ditugu. Txikienek (LH3-LH4) Irristaketa eta judoa izango dituzte eta alebinek (LH5-LH6), Astin errugbia izango dute.
Ondorengo loturetan dituzue ekintzen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
Azaroaren 9ko LH5ekoen eta LH6koen errugbi jardunaldia
Azaroaren 9ko LH4koen irristaketa jardunaldia
Azaroaren 9ko LH3koen judo jardunaldia
Urriaren 25eko jardunaldia
Larunbat honetan txikienek (LH3-LH4) errugbia izango dute Astin eta alebinek (LH5-LH6), Aian krosa izango dute. Gogoratu, Aiara igotzeko ez dela autobus zerbitzurik izango eta beraz bidaia autoetan antolatu beharko duzuela.
Ondorengo loturetan dituzue ekintzen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
Urriaren 19ko jardunaldia
Larunbat honetan triatloia probatzeko aukera izango dute gure ikasleek.
Triatloia Zarautzen izango da, Aritzbatalde kiroldegian eta inguruan. Ekintza hau aurrera eramateko ondorengo materiala eraman beharko da:
Igeriketako arropa (Bainujantzia, txankletak, toaila...)
Igeri egiteko betaurrekoak
Bizikleta
Kaskoa
Bizkletarako eta korrika egiteko oinetako egokiak
Bizikletari dagokionez, ez da derrigorrezkoa bakoitzak berea eramatea. Bertan 20-30 ikasleko txandak egiten dira eta beraz, bizikletarik ez baduzue ere, han bertan antolatuko gara txandak egin eta bizikleta eskuratzeko.
Behean duzue ordutegiari buruzko informazioa.
LH5eko eta LH6ko ikasleak 10:00etan hasiko dira 20- 30 ikasleko txandatan banatuta.
LH3ko eta LH4ko ikasleak 11:30ean hasiko dira 20-30 ikasleko txandatan banatuta.
Kontuan hartu froga hasi baina ordu erdi lehenago han egon behar dela material guztia ahalik eta ondoen antolatzeko.
Ondoren duzue ekintzaren kartela eta baita azalpena ere.
Ikastolatik EZ DA autobusik jarriko.
Urriaren 12ko jardunaldia
Asteburu honetan eskola kiroleko 3.jardunaldia jokatuko da. Kasu honetan etxeko zaharrenek (LH5-LH6) ATSEDENALDIA izango dute.
Txikienen kasuan, LH3koek irristaketako topaketa izango dute. Ekintza hau aurrera eramateko beharrezkoak izango dira patinak eta kaskoa. Honez gain babesgarriak izanez gero, eramatea gomendatzen da. Materialik ez baduzue galdetu zuen inguruan, ziur erosi beharrik izan gabe lortzeko moduan izango garela. Ikastolan bertan ere baditugu pare bat joku.
Azkenik, LH4koek,atletismoko jardunaldia izango dute. Bertan froga desberdinak probatzeko aukera izango dute.
Beheko esteketan duzue informazio guztia.
LH4koen atletismo jardunaldia.
Urriaren 5eko jardunaldia
Asteburu honetan eskola kiroleko 2.jardunaldia jokatuko da. Kasu honetan etxeko zaharrenek (LH5-LH6) errugbiko jardunaldia izango dute.
Txikienen kasuan, LH3koek atletismoko topaketa izango dute. Bertan, froga desberdinak probatu ahal izango dituzte.
Azkenik, LH4koek, judoko jardunaldia izango dute.
Beheko esteketan duzue informazio guztia.
Alebinen errugbiko jardunaldia.
Irailaren 28ko jardunaldia
Ondi etorri ikasturte berrira! Goiz eta arratsaldeko ordutegiarrekin batera eskola kiroleko asteburutako jardunaldiak ere martxan jarriko dira. Eskola kiroleko saioak hurrengo astean hasiko badira ere, larunbat honetan gure etxeko txikiek errugbia zein orientazioa izango dituzte.
LH3ko eta LH4ko ikasleek errugbi saioa izango dute.
LH5eko eta LH6ko ikasleek aldiz, orientazio saioarekin emango diote hasiera eskualdeko egutegiari.
Beheko esteketan duzue informazio guztia.
Alebinen Orientazio jardunaldia.
Maiatzaren 18ko jardunaldia
Iritsi da ikasturteko azken larunbata. Aurtengo azken topaketa. Arrauneko edo surfeko saioak izango dituzte LH5eko eta LH6ko ikasleek.
Arrauneko saioak Arraunetxen egingo dira. Surfekoak Zarauzko surf elkartean.
Behean duzue ekintza bakoitzaren ordutegia, autobusaren ordutegia eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
Maiatzaren 11ko jardunaldia
Ikasturtearen azken txanpan sartu berri gara eta gure ikasleei ere azken jardunaldiak geratzen zaizkie eskola kirolean.
LH3ko eta LH4koek bukatu baldin badute ere, LH5ekoei arrauneko jardunaldia geratzen zaie. Lh6koei aldiz, arrauneko zein surfeko jardunaldiak geratzen zaizkie.
Arrauneko saioak Arraunetxen egingo dira. Surfekoak Zarauzko surf elkartean.
Behean duzue ekintza bakoitzaren ordutegia, autobusaren ordutegia eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
Apirilaren 27ko jardunaldia
Asteburu honetan plaieroetako 4.jardunaldia ospatuko dugu. Behean dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
Aurreko asteburuan hainbat arazo egon ziren autobusean. Oraingoan autobusak zenbakituko ditugu, beraz fijatu ondo ea zein autobusetan dagokizuen joan etorria egitea. Eramaten zaituzten autobus berak ekarri behar zaituztete!
Kontuan izan 5. eta 6. mailakoen kasuan finalaurdenak jokatuko direla. Beraz, irabazleek igandean bertan 13:15ean, apirilaren 28an, finalerdiak jokatuko dituzte.
Apirilaren 20ko jardunaldia
Asteburu honetan plaieroetako 3.jardunaldia ospatuko dugu. Behean dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
Apirilaren 13ko jardunaldia
Oporretatik bueltan azken txanpari ekingo diogu. Asteburu honetan triatloi txikia izango dugu. Triatloirako Ikastolak ez du autobusik jarriko eta beraz, parte hartu nahi duenak bere kabuz joan beharko du.
Proba Aritzbatalde kiroldegiko igerilekuan hasiko da, baina kiroldegiko atean elkartuko dira partehartzaileak, taldekatzeko eta orden zehatz batean joateko. Adinaren arabera hitzordu desberdina izango dute gaztetxoek. Hau izango da probaren irteera ordutegia:
6. Maila: 10:00
5. Maila: 10:30
4. Maila: 11:00
3.Maila: 11:30
*Hala eta guztiz ere, 15 minutu lehenago elkartuko gara.
Eraman beharreko materiala ondorengoa da.
- Igeriketako txanoa
- Igeriketako bainujantzia
- Igeriketako betaurrekoak
- Bizikleta
- Bizikletarako kaskoa
- Bizikleta ibiltzeko eta korrika egiteko arropa egokia
- Bizikletan ibiltzeko eta korrika egiteko oinetako egokiak
Behean duzue informazio gehiago.
Martxoaren 23ko jardunaldia
Asteburu honetan plaieroetako 2. jardunaldia jokatuko dugu.
Behean dituzue larunbateko partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
ADI: Bidaiatzeko denborak eta ordutegiak optimizatu asmoz, geltoki aldaketa batzuk egon dira. Arretaz irakurri mesedez non tokatzen zaizuen. IZan ere 9:45eko bus TREN estaziotik aterako baita. Itzulerako 11:35eko busa ere TREN ESTAZIOAN geratuko da.
Martxoaren 16-17ko jardunaldia
Asteburu honetan saskibaloiko eta eskubaloiko azken jardunaldia jokatuko da. Gainera igandean, martxoak 17, eskubaloiko finalak jokatuko dituzte sailkatzen diren taldeek. Larunbatean bertan jakinaraziko zaizue sailkatuz gero. 6. mailako mutilen finalak 9:30ean izango dira. 6. mailako nesken finalak 10:45ean. 5.mailakoek finalak aldiz, 12:00etan izango dira.
Behean dituzue larunbateko partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
Benjaminen saskibaloiko 5. jardunaldia: Ordutegiak
Martxoaren 9ko jardunaldia
Asteburu hau beria izango da, ikasle asko Txurrukan izango baitira asteburu pasa. Dena den, bertan joan ezin izan dutenek edo joan nahi ez dutenek eskola kiroleko jardunaldia izango dute. Kasu honetan plaieroetako 1. jardunaldia jokatuko dugu larunbatean. Jardunaldia aurrera eramateko hainbat talde elkartu behar izan ditugu gutxiengo jokalari kopurua osatu ahal izateko. Gauzak honela, LH3ko taldeek talde bakarra osatuko dute. Orioko 41 eta 42 taldeak elkartuko ditugu eta baita Orioko 43 eta Orioko 44 taldeak ere. 5.mailari dagokionez Orioko 56 taldeak ez du partidurik izango eta Orioko 54 eta 55 taldeak batera jokatuko dute. 6.mailakoen kasuan, talde guztiak osatuko dira beraz, ez da elkarketarik egin beharko.
Behean dituzue larunbateko partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere. 2 ikasle baina gehiago agertzen diren kasuetan EZ DUZUE DENOK AZALDU BEHAR! 2 guraso arduradun azaltzearekin nahikoa.
Plaieroetako 1. jardunaldia: Ordutegiak
Martxoaren 2ko jardunaldia
Asteburu honetan ere saskibaloiko zein eskubaloiko partiduak izango ditugu. LH3ko eta LH4ko taldeak saskibaloiko 4.jardunaldia jokatuko dute eta LH5eko eta LH6ko ikasleek, aldiz, eskubaloiko 4. jardunaldia.
Honez gain igandean ibilaldi neurtua izango da Zarautzen. Bertan parte hartzeko brigadak (taldetxoak) osatu eta izena eman behar da. Izen ematea ikastolatik bideratuko da eta beraz, parte hartu nahi izanez gero bidali mezu bat unai@oriokoikastola.eus helbidera.
Hemen duzue ibilaldi neurtuko informazioa: Ibilaldia, ordutegia....
Behean dituzue biharko partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
Otsailaren 24ko jardunaldia
Asteburu honetan ere saskibaloiko zein eskubaloiko partiduak izango ditugu. LH3ko eta LH4ko taldeak saskibaloiko 3.jardunaldia jokatuko dute eta LH5eko eta LH6ko ikasleek, aldiz, eskubaloiko 3. jardunaldia.
Behean dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
Otsailaren 17ko jardunaldia
Inauterietako atsedenaren ostean bueltan dira saskibaloiko zein eskubaloiko partiduak. LH3ko eta LH4ko taldeak saskibaloiko 2.jardunaldia jokatuko dute eta LH5eko eta LH6ko ikasleek, aldiz, eskubaloiko 2. jardunaldia.
Behean dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
Otsailaren 3ko jardunaldia
Asteburu honetan bloke berri bati ekingo diogu. LH3ko eta LH4ko taldeak saskibaloiarekin hasiko dira. LH5eko eta LH6ko ikasleak, aldiz, eskubaloiarekin.
Behean dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegiak eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
Urtarrilaren 27ko jardunaldia
Asteburu honetan multikiroleko 3. jardunaldia izango dute gure ikasleek.
LH3ko ikasleek ATSEDENALDIA izango dute. Hasiera batean atletismoko jarduera aurreikusita zegoen baina, antolatzeko arazoak tarteko, bertan behera utzi beharrean izan gara.
LH4ko ikasleek EUSKAL PILOTAko saioa izango dute. Saio hau herriko frontoian izango da.
LH5eko eta LH6ko ikasleek HERRI KIROLAK izango dituzte AIAn. Aiara igotzeko EZ DA AUTOBUS ZERBITZURIK izango, beraz taldeetan antolatu autoz igo ahal izateko.
Behean duzue ekintza bakoitzaren ordutegia.
Urtarrilaren 20ko jardunaldia
Asteburu honetan multikiroleko 2. jardunaldia izango dute gure ikasleek.
LH3ko ikasleek irristaketa izango dute Zarautzen. Irristaketarako beharrezkoak dira patinak eta kaskoa eramatea eta ahal izanez gero, baita babesgailuak ere. Mesedez, ez ibili materiala erosten eta galdetu zuen inguruan edo mailakideei, ordutegi desberdina izanda partekatzeko moduan egon zaitezkete eta!
LH4ko ikasleek ATSEDENALDIA izango dute. Hasiera batean atletismoko jarduera aurreikusita zegoen baina, antolatzeko arazoak tarteko, bertan behera utzi beharrean izan gara.
LH5eko ikasleek kirol egokituko jardunaldia izango dute.
LH6ko ikasleek aldiz, esku pilotako saioa izango dute.
Behean duzue ekintza bakoitzaren ordutegia.
Urtarrilaren 13ko jardunaldia
Urteberrion denoi!
Ikastolara itzultzearekin batera eskola kiroleko jarduerei ere ekin diegu. Urtarrilean zehar multikiroleko 2.blokeari ekingo diogu. Ondorioz, larunbat honetan LH3ko eta LH5eko ikasleek esku pilotako jardunaldia izango dute.
LH4ko ikasleek Irristaketa izango dute. Irristaketarako beharrezkoak dira patinak eta kaskoa eramatea eta ahal izanez gero, baita babesgailuak ere. Mesedez, ez ibili materiala erosten eta galdetu zuen inguruan edo mailakideei, ordutegi desberdina izanda partekatzeko moduan egon zaitezkete eta!
LH6ko ikasleek kirol egokituko saio bat egingo dute.
Behean duzue ekintza bakoitzaren ordutegia.
Abenduaren 16ko jardunaldia
Larunbat honetan saskibaloiko eta eskubaloiko azken jardunaldia jokatuko da. Honez gain, igandean, abenduaren 17an, saskibaloiko alebinen finalak jokatuko dira. Bertan jokatzeko sailkatuta dago Orioko 67 taldea. Hauen finala 9:30ean jokatuko da Antoniano ikastetxean.
Behean dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.
Abenduaren 16ko LH5eko eta LH6koen saskibaloiko jardunaldia
Abenduaren 16ko LH3ko eta LH4koen eskubaloiko jardunaldia
Abenduaren 2ko jardunaldia
Larunbat honetan saskibaloiko eta eskubaloiko 4.jardunaldia jokatuko da.
Behean dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.
Abenduaren 2ko LH5eko eta LH6koen saskibaloiko jardunaldia
Abenduaren 2ko LH3ko eta LH4koen eskubaloiko jardunaldia
Azaroaren 25eko jardunaldia
Larunbat honetan saskibaloiko eta eskubaloiko 3.jardunaldia jokatuko da.
Behean dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.
Azaroaren 25eko LH5eko eta LH6koen saskibaloiko jardunaldia
Azaroaren 25eko LH3ko eta LH4koen eskubaloiko jardunaldia
Azaroaren 18ko jardunaldia
Larunbat honetan saskibaloiko eta eskubaloiko 2.jardunaldia jokatuko da.
Behean dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.
Azaroaren 18ko LH5eko eta LH6koen saskibaloiko jardunaldia
Azaroaren 18ko LH3ko eta LH4koen eskubaloiko jardunaldia
Azaroaren 11ko jardunaldia
Larunbat honetan saskibaloiko eta eskubaloiko partiduei ekingo diegu. LH3ko eta LH4ko ikasleek eskubaloiko partiduak izango dituzte eta LH5eko eta LH6ko ikasleek saskibaloikoak.
Zuetako batzuk partiduak Orion dituzue. Gogoratu autobusik ez egon arren, Orion ere guraso ordezkariak beharrezkoak zaretela.
Behean dituzue partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.
Azaroaren 11ko LH5eko eta LH6koen saskibaloiko jardunaldia
Azaroaren 11ko LH3ko eta LH4koen eskubaloiko jardunaldia
Azaroaren 4ko jardunaldia
Larunbat honetan ere, txikienek (LH3-LH4) errugbia izango dute Astin. Alebinek (LH5-LH6) aldiz, orientazio saioa izango dute Zarautzen. Ekintza honetan 3 gune zehaztu ohi dira eta ikasleak hiru guneetatik pasatuko dira. Gunetik gunera joateko ezinbestekoa da guraso arduradunen laguntza, denok batera mugituko baizarete batetik bestera.
Behean duzue autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren.
Azaroaren 4ko ordutegiak
Urriaren 28ko jardunaldia
Larunbat honetan txikienek (LH3-LH4) errugbia izango dute Astin eta alebinek (LH5-LH6), Aian krosa izango dute. Gogoratu, Aiara igotzeko ez dela autobus zerbitzurik izango eta beraz bidaia autoetan antolatu beharko duzuela.
Ondorengo loturetan dituzue ekintzen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
Urriaren 21eko jardunaldia
Larunbat honetan triatloia probatzeko aukera izango dute gure ikasleek.
Triatloia Zarautzen izango da, Aritzbatalde kiroldegian eta inguruan. Ekintza hau aurrera eramateko ez da autobus zerbitzurik izango beraz, parte hartu nahi duenak zuzenean Aritzbatalde kiroldegi kanpora azaldu beharko du dagokion orduan. Kontuan izan ondorengo materiala eraman beharko dela:
Igeriketako arropa (Bainujantzia, txankletak, toaila...)
Igeri egiteko betaurrekoak
Bizikleta
Kaskoa
Bizkletarako eta korrika egiteko oinetako egokiak
LH5eko eta LH6ko ikasleak 10:30ean hasiko dira 30 ikasleko txandatan banatuta.
LH3ko eta LH4ko ikasleak 12:00etan hasiko dira 30 ikasleko txandatan banatuta.
Kontuan hartu froga hasi baina ordu erdi lehenago han egon behar dela material guztia ahalik eta ondoen antolatzeko.
Ondoren duzue ekintzaren kartela eta baita azalpena ere.
Urriak 7ko jardunaldia
Ikasturte berri on!
Beste urte betez eskola kirola martxan dugu. Larunbat honetan LH3tik hasi eta LH6rako ikasleek hainbat ekintza izango dituzte.
LH3koek Herri kirolak izango dituzte AIAko frontoian. Hauentzat EZ DA autobus zerbitzurik izango eta beraz zuen artean antolatu Aiara igotzeko.
LH4koak judoan arituko dira Zarautzen.
LH5ekoak eta LH6koak aldiz, errugbian jardungo dira.
Ondorengo loturetan dituzue ekintzen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta baita guraso arduradunak nortzuk diren ere.
LH3koen Herri Kirolen jardunaldia
LH4koen Judo jardunaldia
LH5ekoen eta LH6koen errugbiko jardunaldia
Maiatzaren 13ko jardunaldia.
Larunbat honetan emango diogu amaiaera eskualdeko kirol egutegiari. Benjaminek (LH3-LH4) amaitu baldin badute ere, alebinek orientazio saio bat izango dute Zarauzko gune desberdinetan.
Danbolinfest eta beste ekintzaren bat tarteko, askok esan didate ezin izango dutela joan. Ondorioz guraso arduradunen izendapenak moldatu beharrean izan gara. LH6koen kasuan, 5 taldeetatik 2 joatearekin nahikoa izango da (guztira 10 ikasle izango zarete). LH5ekoen kasuan talde bakoitzeko 1 joatearekin nahikoa izango da. Zarautzen ekintzak irauten duen bitartean talde guztiok elkarrekin ibiliko gara gune batetik bestera.
Hemen duzue autobusaren ordutegia.
Maiatzaren 6ko jardunaldia.
Larunbat honetan plaieroetako finalak izango ditugu. Ikastolako Orioko 56 taldeak jokatuko du bertan. Partiduak 10:30ean hasiko dira eta 9:45ean gurutze gorrian egon behar da. Ez da autobusik izango. Fiinal guztiak amaitzean sari banaketa egingo da.
Bestalde, Aste kulturalaren barruan, iganderako Kukuarrira txangoa antolatu dugu Ikastolatik. Familia giroan buelta ederra egiteko asmoz. Irteera 10:30ean izango da plazoletatik. Animatu zaitezte eskola kiroleko kamisetak jantzi eta ibilaldian parte hartzera!
Hemen duzue finaleko kartela.
Apirilaren 29ko jardunaldia.
Larunbat honetan triatloi topaketa izango dugu Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. Ekintza hau egiteko ikastolatik ez da autobusik jarriko, beraz parte hartu nahi duzuenok bertara azaldu beharko duzue jarritako orduan. Gogoratu, parte hartzeko, bizkleta, kaskoa,, bainujantzia, igeri egiteko txapela eta kirola egiteko errropa eramatea beharrezkoa dela.
Topaketa mailaka izango da eta hauek dira ordutegiak:
LH6koak 9:30ean.
LH5ekoak 10:15ean.
LH4koak 11:00etan.
LH3koak 11:45ean.
Behean duzue kartela informazioa.
Apirilaren 22ko jardunaldia.
Larunbat honetan futboleko azken partiduak jokatuko ditugu. Alebinen kasuan finalerdietara sailkatuz gero, beste partidu bat izango dute gutxienez eta partifu hau igandean bertan jokatuko dute. Larunbateko partiduak bukatutakoan jakingo dugu zein talde sailkatuko diren.
Behean dituzue partiduen ordutegiak. Baita autobusaren ordutegiak eta guraso arduradunak zeintzuk diren ere.
Apirilaren 1eko jardunaldia.
Larunbat honetan sakibaloiko zein eskubaloiko azken partiduak izango ditugu.
Txikienek amaiera emango diote eskubaloiari. Alebinek aldiz, saskibaloiko azkena jokatuko dute, baldin eta finalera sailkatzen ez badira. Kasu honetan, igandean, apirilaren 2an jokatuko lukete azken partidua.
Larunbateko partiduak amaitu ondoren jakinaraziko zaizue sailkatu zareten edo ez.
Behean dituzue partiduen ordutegiak. Baita autobuasren ordutegiak eta guraso arduradunak zeintzuk diren ere.
Martxoaren 25eko jardunaldia.
Larunbat honetan futboleko partiduak izango ditugu.
Gogoratu plaieroak tokatzen direnean autobusak 4 bidai egin behar dituela. Denbora kudeaketa egokiagoa egin asmoz, autobusak Zarautzen egingo dituen geldialdiak aldatu egin dira, beraz, jarri arreta geldialdiei!
Behean dituzue partiduen ordutegiak. Baita autobuasren ordutegiak eta guraso arduradunak zentzuk diren ere.
Martxoaren 18ko jardunaldia.
Larunbat honetan saskibaloiko zein eskubaloiko partiduak jokatuko ditugu.
Jakin badakigu zuetako asko Txurrukan izango zaretela Txurrumuskirekin. Ondorioz talde batzuen partiduak bertan behera geratu dira. Honez gain, Orioko 67 eta 68 taldekoek batera jokatuko duzue partidua.
Partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko hemen beheko esteketan klikatu dezakezue.
Martxoaren 11ko jardunaldia.
Larunbat honetan hondartzako futbola izan dugu protagonista. Talde guztiek izango dituzte futbol partiduak Zarautzen. Gogoratu plaieroen kasuan, jende asko joaten garela Zarautza, autobusak 4 bidai egin behar ditu eta ondorioz, bai partidu hasieran edo bukaeran talde guztie zain egotea dagokigu.
Azkenik aipatu, lehen txandako partiduetan porteriak jarri behar direla eta bigarren txandako partiduetan porteriak jaso. Gurasoen laguntza ezinbestekoa da lan hauek egoki egiteko.
Partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko hemen beheko esteketan klikatu dezakezue.
Martxoaren 4ko jardunaldia.
Larunbat honetan saskibaloiko eta eskubaloiko partiduekin jarraituko dugu. Txikienek, benjaminek (LH3 eta LH4) eskubaloiko partiduak izango dituzte. Alebinek (LH5-LH6) aldiz, saskibaloiko partiduak jokatuko dituzte.
Partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko hemen beheko esteketan klikatu dezakezue.
Otsailaren 25eko jardunaldia.
Larunbat honetan saskibaloiko eta eskubaloiko partiduekin jarraituko dugu. Txikienek, benjaminek (LH3 eta LH4) eskubaloiko partiduak izango dituzte. Alebinek (LH5-LH6) aldiz, saskibaloiko partiduak jokatuko dituzte.
Orion jokatzen diren partiduetan guraso arduradunak ere bertan egon behar dute eta mesedez, partiduak garaiz hasi ahal izateko saia zaitezte ordu laurden lehenago bertaratzen.
Partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko hemen beheko esteketan klikatu dezakezue.
Otsailaren 11ko jardunaldia.
Larunbat honetan saskibaloiko eta eskubaloiko lehenengo jardunaldiak jokatuko dira. Txikienek, benjaminek (LH3 eta LH4) eskubaloiko partiduak izango dituzte. Alebinek (LH5-LH6) aldiz, saskibaloiko partiduak jokatuko dituzte.
Orion jokatzen diren partiduetan guraso arduradunak ere bertan egon behar dute eta mesedez, partiduak garaiz hasi ahal izateko saia zaitezte ordu laurden lehenago bertaratzen.
Partiduen ordutegiak, autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko hemen beheko esteketan klikatu dezakezue.
Otsailaren 4ko jardunaldia.
Larunbat honetan ikasle guztiek futbol jardunaldia hasiko dute Zarauzko hondartzan.
Gogoratu bi txandetan izaten direla partiduak baina autobusak 4 bidai egin behar dituela denok sartu ahal izateko, ondorioz talde batzuk partidua hasi aurretik egon behar dute zain eta beste talde batzuk partidua bukatu ondoren.
Gogoratu mesedez, lehenengo txandako taldeek porteriak jarri behar dituzuela eta bigarren txandakoek hauek jaso. Biltegia Gurutze Gorri parean dago.
Gehienez 2 guraso arduradunek azaldu behar dute.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko hemen beheko taulan ikus dezakezue.
Urtarrilaren 28ko topaketa.
Multikirolekin jarraituz asteburu honetako topaketak hauek izango dira:
LH3-LH4: Herri kirolak (Aian)
Aiarako joan etorrirako EZ DA AUTOBUSIK izango, beraz talde bakoitzak antolatu beharko du bidaia (autoak-irteera ordua)
LH5-LH6: Kirol egokitua (Zarautzen, Orokietan)
Gogoratu, multikiroleko jardueretan guraso arduradunak egongo zaretela taldearekin (entrenatzailerik ez) taldea kontrolatzeko eta antolakuntzakoei lagundu behar izanez gero esku bat botatzeko (antolakuntza, rotazioak....)
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko hemen beheko taulan ikus dezakezue.
Urtarrilaren 21eko topaketa.
Larunbat honetan ere multikirol topaketak izango ditugu!
Alebinek (LH5-LH6) herri kirol topaketa izango dute Zarautzen, Orokietan. Autobus zerbitzua egongo da horretarako.
ADI! Autobusetan azken orduko aldaketa:
LH5 TALDE GUZTIAK 10:00etan izango dute AUTOBUSA.
LH6 TALDE GUZTIAK 11:30etan izango dute AUTOBUSA
Benjaminek (LH3-LH4) aldiz, pelota izango dute ORIOKO FRONTOIAN.
Orioko pelota topaketetarako 5-10 minutu lehenago egon mesedez.
Gogoratu gehienez 2 guraso arduradunek azaldu behar dutela.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko hemen beheko taulan ikus dezakezue.
Urtarrilaren 14ko jardunaldia.
Urte berri on, kirolari!
Saskibaloi eta eskubaloi jardunaldiak amaituta, multikirolari ekingo diogu hurrengo hiru asteetan.
Larunbat honetan alebinek (LH5-LH6) pelota topaketa izango dute ORIOKO FRONTOIAN.
Orioko pelota topaketetarako 10 minutu lehenago egon mesedez.
Benjaminek (LH3-LH4) aldiz, atletismoa izango dute Zarautzen, itsasmendin. Autobus zerbitzua egongo da horretarako.
Gogoratu gehienez 2 guraso arduradunek azaldu behar dutela.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko hemen beheko taulan ikus dezakezue.
Abenduaren 17ko jardunaldia.
Eskubaloi eta saskibaloi partiduen azken jardunaldira iritsi gara! Larunbatean azken partiduak jolastuko dira.
Alebin mailan, igandean (abenduaren 18a) eskubaloiko finalak izango dira. Orioko Ikastolako talderen bati jolastea tokatuko balitzaio jarriko gara taldearekin harremanetan! Hori larunbateko jardunaldiaren ostean jakingo da.
Finalerako aukerak dituzten taldeak:
ORIOKO 66
ORIOKO 67
ORIOKO 610
ORIOKO 56
Gogoratu igandeko finaletarako autobus zerbitzurik EZ dela izango. Hortaz, talderen batek jolastu beharko balu, beraien kasa egin beharko lukete joan-etorria.
Larunbateko partiduen hasiera ordua ahalik eta puntualena izan dadin Orioko partiduetan hasi baina 10-15 minutu lehenago egon mesedez.
Gogoratu gehienez 2 guraso arduradunek azaldu behar dutela.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko hemen beheko taulan ikus dezakezue.
San Nikolas festetarako ekintzak
Batetik, San Nikolas egunean (abenduak 6) Orioko Atletismo Taldeak antolatuko duen kroserako kartela hemen ikusgai. Maila ezberdinek hasiera ordua noiz duten ikus daiteke bertan. Krosa muntoko pasealekuan hasiko da (futbol zelaiaren ondoan).
Benjamin mailatik (LH3-LH4) Infantil maila arte (DBH1-DBH2) izango da.
Ez da izen ematerik egin beharko. Bertara gerturatu beharko du parte hartu nahi duen edonork.
Maila bakoitzaren hasiera ordua baino lehenxeago gerturatzea gomendatzen da.
Bestetik, abenduaren 8an 3x3 Saskibaloi Festa Solidarioa ospatuko da Karela kiroldegian. Antolatzaileak Orioko Herri Ikastola eta Zarauzko saskibaloi taldea dira.
Abenduaren 3ko jardunaldia.
Larunbat honetan LH3ko eta LH4ko ikasleak (benjaminak) saskibaloi partiduekin jarraituko dute. LH5eko eta LH6ko ikasleek (Alebinek) eskubaloi partiduak izango dituzte.
Partiduen hasiera ordua ahalik eta puntualena izan dadin Orioko partiduetan hasi baina 10-15 minutu lehenago egon mesedez.
Gogoratu gehienez 2 guraso arduradunek azaldu behar dutela.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko hemen beheko taulan ikus dezakezue.
Azaroaren 26ko jardunaldia.
Larunbat honetan LH3ko eta LH4ko ikasleak (benjaminak) saskibaloi partiduekin jarraituko dute. LH5eko eta LH6ko ikasleek (Alebinek) eskubaloi partiduak izango dituzte berriz.
SASKIBALOIKO PARTIDUAK ZARAGUETAN IZANGO DIRA BERRIZ!
Partiduen hasiera ordua ahalik eta puntualena izan dadin Orioko partiduetan hasi baina 10-15 minutu lehenago egon mesedez.
Gogoratu gehienez 2 guraso arduradunek azaldu behar dutela.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko hemen beheko taulan ikus dezakezue.
Azaroaren 19ko jardunaldia.
Larunbat honetan LH3ko eta LH4ko ikasleak (benjaminak) saskibaloi partiduekin jarraituko dute. LH5eko eta LH6ko ikasleek (Alebinek) eskubaloi partiduak izango dituzte berriz.
Partiduen hasiera ordua ahalik eta puntualena izan dadin Orioko partiduetan hasi baina 10-15 minutu lehenago egon mesedez.
Gogoratu gehienez 2 guraso arduradunek azaldu behar dutela.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko hemen beheko taulan ikus dezakezue.
Azaroaren 12ko jardunaldia.
Larunbat honetan LH3ko eta LH4ko ikasleak (benjaminak) saskibaloi partiduekin hasiko dira. LH5eko eta LH6ko ikasleek (Alebinek) eskubaloi partiduak izango dituzte. Orioko partiduetan partidua hasi baina 10-15 minutu lehenago egon mesedez.
Kamisetei dagokienez: Oraindik ez dira iritsi baina laister izango ditugu. LH3 eta LH4 mailakoentzat, entrenatzaile bakoitzari Ikastolako 5 kamiseta utziko zaizkie, partidua jokatzen ari direnak jantzita edukitzeko. Bien bitartean kamiseta urdina eraman mesedez.
Gogoratu gehienez 2 guraso arduradunek azaldu behar dutela.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko hemen beheko taulan ikus dezakezue.
Azaroaren 5eko jardunaldia.
Asteburu honetan LH3ko eta LH4ko ikasleentzat errugbi topaketak izango ditugu. LH4koek 9:00etan izango dute topaketa. LH3koek aldiz, 11:00etan.
LH5 eta LH6koek, aldiz, krosa izango dute Aian, Lardizabal eskola inguruan. Kroserako ez da autobus zerbitzurik izango, hortaz, joan nahi duzuenok zuen artean antolatu.
LH5ekoek krosa 11:15etan hasiko dute (lehenago joatea gomendatzen da).
LH6ekoek 10:00etan izango dute krosa.
Gogoratu talde batzuen surf eta arrauneko topaketak atzeratu egin zirela. Larunbat honetan berreskuratuko dute. Talde hauek dira:
Arrauna: ORIOKO 61 eta ORIOKO 64 (Zarauzko arraun elkartean)
Surfa: ORIOKO 52 (Zarautzen) SURFA BERTAN BEHERA OLATU HANDIEGATIK! TALDE HONEK ERE KROSA IZANGO DU!
Hortaz, goran dauden talde hauek ez dute krosa izango.
Gogoratu gehienez 2 guraso arduradunek azaldu behar dutela.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko hemen beheko taulan ikus dezakezue.
Urriaren 29ko jardunaldia.
Asteburu honetan triatloi jardunaldia izango da Zarautzen. Bertan parte hartu nahi duenak Aritzbatalde kiroldegira azaldu beharko du.
Triatloi jardunaldirako ez da autobus zerbitzurik izango, eraman beharreko materiala sartzeko aukerarik ez dagoelako. Beraz, zuen artean antolatu!
Kontuan hartu ondorengo materiala eraman beharko dela:
Bizikleta
Kaskoa
Bainujantzia
Uretako betaurrekoak
Txankletak
Korrika egiteko arropa aproposa.
Toaila
LH5 eta LH6ko ikasleek 10:00etarako egon behar dute Aritzbatalden.
LH3 eta LH4ko ikasleek 11:30etarako egon behar dute Aritzbatalden (Lehentxeago joatea gomendatzen da)
Antolaketa:
- 10:00etan boxeen sarrera: alebinak (10-11 urte, 5-6. maila)
- 10:30ean lasterketen hasiera: alebinak (10-11 urte, 5-6. maila): 100m igeri-1000m bizikleta-500m korrika
- 11:30ean boxeen sarrera: benjaminak (8-9 urte, 3-4. maila)
- 12:00etan lasterketen hasiera: benjaminak (8-9 urte, 3-4. maila): 50m igeri-750m bizikleta-300m korrika
Urriaren 22ko jardunaldia.
Asteburu honetan LH3ko taldeek judoa izango dute, Lizardi zaharrean. Ez da beharrezkoa judoko kimonoa eramatea, arropa eroso batekin nahikoa!
LH4koek irristaketa izango dute orokietako frontoian. Gogoratu irristaketa egiteko beharrezkoa dela patinak eramatea. Baita kaskoa eta ahal izanez gero babesgailuak ere bai. Ez badauzkazue zuen inguruan galdetu edo bestela beste taldeko bati galdetu, txanda ezberdinetan baitaukazue irristaketa.
LH5 eta LH6koei dagokienez, atletismoa eta arrauna izango dute baina taldearen arabera batzuk atsedena izango dute.
Atsedena izango duten taldeak (ORIOKO 62, ORIOKO 53, ORIOKO 55)
Arrauna tokatzen zaion taldeak Getariako arraun klubean izango du topaketa.
ORIOKO 52 taldeari surfa egokitzen zitzaion aste honetan baina Zarautzen surf txapelketa dela eta atzeratu egingo da topaketa. Hortaz, ORIOKO 52 taldeak aste honetan atsedena izango du.
Gogoratu gehienez 2 guraso arduradunek azaldu behar dutela.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko hemen beheko taulan ikus dezakezue.
Eskolarteko Finalistaren eguna.
Urriaren 23an (igandea) eskolarteko mendi ibilaldia izango da Oñatin. Ez da beharrezkoa mendi lehiaketan izen emanda egotea edo finalista izatea, edozeinek parte har dezake.
Esteka honetan duzue informazio gehiago:
Izen ematea urriaren 20a (osteguna) baino lehen egin behar da.
Parte hartu nahi izan ezkero gurasook arduradun bezala joan beharko duzue. Ez da autobus zerbitzurik izango.
Norbaitek interesa eduki ezkero idatzi hona: agarate@oriokoikastola.eus.
Urriaren 15eko jardunaldia.
Asteburu honetan LH3ko eta LH4ko ikasleek atsedena izango dute.
LH5 eta LH6koei dagokienez, atletismoa, surfa eta arrauna izango dute baina taldearen arabera batzuk atsedena izango dute.
Atsedena izango duten taldeak (ORIOKO 61, ORIOKO 64, ORIOKO 52)
Arrauna tokatzen zaion taldeak Getariako arraun klubean izango du topaketa.
Surfa dutenek etxetik neoprenoa eraman zekazete, hala ere, ez duenarentzat bertan emango da bat.
Gogoratu gehienez 2 guraso arduradunek azaldu behar dutela.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko hemen beheko taulan ikus daitezke.
Urriaren 8ko jardunaldia.
Asteburu honetan LH3ko eta LH4ko ikasleentzat errugbi topaketak izango ditugu. LH4koek 9:00etan izango dute topaketa. LH4koek aldiz, 11:00etan.
LH5 eta LH6koei dagokienez, atletismoa eta surfa izango dute baina taldearen arabera batzuk atsedena izango dute.
Atsedena izango duten taldeak (ORIOKO 63, ORIOKO 65, ORIOKO 51 eta ORIOKO 54)
Arrauna tokatzen zitzaien taldeei atzeratu egin zaie topaketa urriak 29ra (ORIOKO 61 eta ORIOKO 64). Beraz talde hauentzat ere atsedena aste honetan.
Surfa dutenek etxetik neoprenoa eraman zekazete, hala ere, ez duenarentzat bertan emango da bat.
Gogoratu gehienez 2 guraso arduradunek azaldu behar dutela.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko klikatu HEMEN.
Urriaren 1eko jardunaldia.
Iritsi da ikasturte berria eta autobus zerbitzua berriz martxan da!
Larunbat honetan LH3koek irristaketa izango dute. Gogoratu irristaketa egiteko beharrezkoa dela patinak eramatea. Baita kaskoa eta ahal izanez gero babesgailuak ere. Ez badauzkazue zuen inguruan galdetu edo bestela beste gelakoren bati galdetu, txanda ezberdinetan baitaukazue irristaketa.
LH4koek judoa izango dute. Ez da beharrezkoa judoko kimonoa eramatea, kiroleko arroparekin nahikoa izango da.
LH5ekoek eta LH6koek errugbia izango dute Astin.
Gogoratu gehienez 2 guraso arduradunek azaldu behar dutela.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko klikatu hemen.
Irailaren 24ko jardunaldia.
Taldeak eta guraso arduradunak oraindik ez ditugun arren, eskualdeko eskola kiroleko topaketekin hasiko gara asteburu honetan. LH3 eta Lh4ko ikasleentzat oraindik ez da ezer izango, baina LH5eko eta LH6ko ikasleek errugbia egiteko aukera izango dute Astiko zelaian. Ekintza honetan parte hartu nahi duenak bere kabuz bertara joatea besterik ez du izango. LH6ko ikasleen ekintza 9:00etan hasiko da eta LH5koena 11:00etan.
Maiatzaren 28ko ekintzak.
Iritsi gara egutegiko azken asteburura! Duela aste batzuk bertan behera utzitako surf ikastaroa izango dute LH5eko eta LH6ko ikasleek, eta ekintza honekin emango diogu amaiera eskola kiroleko egutegiari. Datorren astean entrenamentu saioak soilik izango dituzte. Astean zehar geletatik pasa eta ikasleek izen ematea egin dute. Beraz, inork iritzia aldatuko balu aurrez abisatu unai@oriokoikastola.eus helbide elektronikoan.
Surfa Orioko hondartzan egingo da beraz, aipatutako orduan Orioko Surf Elkartean egon beharko dute ikasleek. Aldageletan gurasoen laguntza ezinbestekoa izango da haurrei laguntzeko eta txanda denak bere orduan gauzatzeko, beraz, ahal duzuenok azaldu zaitezte zuen seme alabei laguntzera.
Inor surfean aditua edo aritua baldin bada, eskertuko genuke esku bat botatzea, beraz, uretara sartzeko prest bazaude idatzi unai@oriokoikastola.eus helbidera.
Maiatzaren 21eko ekintzak.
Asteburu honetan LH3ko eta LH4ko ikasleentzat azken topaketa egingo dugu. LH5ekoentzat eta LH6koentzat azken aurrekoa izango da, atzeratu zen surf jardunaldia baitute pendiente.
Asteburu honetan herrian geratuko gara eta kros irekia egingo dugu, hau da, parte hartu nahi duen edozeinek parte hartu ahal izango du eta ondorioz ikasle bakoitzaren ardura izango da bertatratzea. Ez da guraso arduradunik izango. Lasterketa hau Zaraguetan egingo da 10:30ean eta maila bakoitzak bere adinera egokitutako ibilbidea izango du. Ordutegia ere maila bakoitzarentzat desberdina da. Behean duzue informazio kartela.
Maiatzaren 7ko ekintzak.
Eskola kiroleko eskualdeko egutegia azken txanpan sartu da! Asteburu honetan benjaminek (LH3 eta LH4) triatloi txikia izango dute. Adin honetako edozein ikasle har dezake parte ekintza honetan. Eraman beharreko materiala asko denez, Ikastolak ekintza honetarako ez du autobusik jarriko.
LH5eko eta LH6ko ikasleak orientazioa izango dute Zarautzen. Orientazio frogak 3 gunetan banatuko dira (Musika plazan, Munoan eta malekoian). Gune bakoitzean ikasleek azalpenak jasoko dituzte balizak aurkitzeko. Gune bakoitzeko froga egitean eta bertan egongo diren monitoreek esatean, hurrengo gunera joan beharko dute. Guraso arduradunen lana izango da gune batetik bestera joateko taldea biltzea eta denak batera desplazatzea.
Maiatzaren 7ko autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak.
Apirilaren 30eko topaketak.
Udaberriko oporraldiaren ondoren bueltan gara larunbat goizeko ekintzekin. LH3ko eta LH4ko ikasleek atletismoa eta kros txiki bat izango dute Aian. Aurrekoan egin bezala, Aiarako bidaia autoetan egingo da.
LH5eko eta LH6ko ikasleak surfa egitekotan ziren baina ekintza hau atzeratu egin da maiatzaren 27/28ra. Ondorioz larunbat honetan atsedena izango dute.
Behean duzue Aiako ekintzaren ordutegia eta planoa. Herri kiroletan egin bezala, posta desberdinak egongo dira eta ikasleek posta denetatik pasa behar dute. Trantsizio horietarako guraso arduradunen laguntza beharrezkoa izango da.
Apirilaren 9ko partiduak.
Pasa den asteburuko ustekabeko etenaren ondoren, asteburu honetan LH4ko eta LH3ko ikasleek saskibaloiko azken partidua jokatuko dute. LH5eko eta LH6ko ikasleek aldiz, eskubaloiko azken jardunaldia izango dute. Azken hauen kasuan, sailkapenean lehen doazen bi taldeek igandean bertan, apirilaren 10ean eskubaloiko finalak izango dituzte goizeko 11.00etan. Sailkatzen diren edo ez jakiteko larunbateko emaitzak beharrezko dira beraz, arratsaldean zehar sailkatutako taldeekin harremanetan jarriko gara. Finalerako ez da autobusik izango eta talde bakoitzak antolatu beharko du partidurako joan etorria.
Behean duzue partiduen eta autobusaren inguruko informazio guztia.
Apirilaren 2ko partiduak.
Asteburu honetan ikasle guztiek plaieroak izango dituzte. LH3koek eta LH4koek azken partidua jokatuko dute. LH5eko eta LH6ko ikasleek aldiz, igandean bertan finalerdietako partidua izango dute (12:00tan) sailkatuz gero. Sailkatzen diren edo ez jakiteko larunbateko emaitzek definituko dute, beraz arratsaldean zehar sailkatutako taldeekin harremanetan jarriko gara. Finalerdi hauetarako ez da autobusik izango eta talde bakoitzak antolatu beharko du partidurako joan etorria.
Behean duzue partiduen eta autobusaren inguruko informazio guztia.
Martxoaren 26ko partiduak.
Asteburu honetan LH5eko eta LH6ko ikasleek eskubaloiko jardunaldia izango dute. LH3koek eta LH4koek aldiz, saskibaloikoa.
Behean duzue partiduen eta autobusaren inguruko informazio guztia.
Martxoaren 26ko autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak
Martxoaren 19ko partiduak.
Asteburu honetan ikasle guztiek hondartzako futbola izango dute.
Behean duzue partiduen eta autobusaren inguruko informazio guztia.
Martxoaren 19ko autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak
Martxoaren 12ko partiduak.
Asteburu honetan LH3ko eta LH4ko ikasleek saskibaloiko hirugarren jardunaldia izango dute. LH5eko eta LH6ko ikasleek aldiz, eskubaloikoa.
Behean duzue partiduen eta autobusaren inguruko informazio guztia.
Aipatu ANTONIANOtan, jokalari eta entrenatzaileez gain, guraso arduradunak SOILIK SARTU DAITEZKELA.
Martxoaren 12ko autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak
Martxoaren 5eko partiduak.
Asteburu honetan LH3ko eta LH4ko ikasleek saskibaloiko bigarren jardunaldia izango dute. LH5eko eta LH6ko ikasleek aldiz, eskubaloikoa.
Behean duzue partiduen eta autobusaren inguruko informazio guztia.
Aipatu ANTONIANOtan, jokalari eta entrenatzaileez gain, guraso arduradunak SOILIK SARTU DAITEZKELA.
Martxoaren 5eko autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak
Otsailaren 26ko partiduak.
Asteburu honetan kirolez aldatuko dute ikasleek. LH3ko eta LH4ko ikasleek saskibaloiko lehen jardunaldia izango dute. LH5eko eta LH6ko ikasleek aldiz, eskubaloiko lehen jardunaldia.
Ikasturte hasieran bidalitako guraso arduradunen egutegian larunbat hau agertzen ez denez, eta asteburu berezia dela kontuan hartuz, guraso arduradunak boluntarioak izango dira larunbat honetan.
Behean duzue partiduen eta autobusaren informazio guztia.
Otsailaren 26ko autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak
Otsailaren 19ko partiduak.
Asteburu honetan futboleko jardunaldia jokatuko dute ikasle guztiek.
Gogoratu mesedez, lehenengo txandako taldeek porteriak montatu behar dituzuela eta bigarren txandakoek hauek jaso.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren jakiteko ondorengo loturan klikatu dezakezu.
Otsailaren 19ko autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak
Honez gain igandean, otsailaren 20an, LH6ko taldeek saskibaloi topaketa izango dute Zarautzen. Modu honetan amaiera emango zaie alebinen saskibaloi jardunaldiei.
Igandeko ordutegia ikusteko klikatu hemen.
Otsailaren 12ko partiduak.
Asteburu honetan txikienek (LH3-LH4) eskubaloiko azken partidua jokatuko dute eta LH5eko eta LH6ko ikasleek saskibaloiko azken partidua.
Gogoratu mesedez, Orion jokatzen diren partiduetara partiduak hasi baino 15 minutu lehenago azaltzeaz. Partiduen hasiera ordua ahalik eta puntualena izan dadin!
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren jakiteko ondorengo loturan klikatu dezakezu.
Otsailaren 12ko autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak
Otsailaren 5eko partiduak.
Hainbat asteburuko ekintza bertan behera geratzearen ondorioz egutegian bertan ere aldaketa batzuk egin dira. Gauzak honela larunbat honetan multikiroleko jardunaldia izango dute gure ikasleek. Gogoratu, multikiroleko kjardueretan guraso arduradunak egongo zaretela taldearekin (entrenatzailerik ez) taldea kontrolatzeko eta antolakuntzakoei lagundu behar izanez gero esku bat botatzeko (antolakuntza, rotazioak....)
Maila bakoitzak jarduera desberdin bat.
LH3ko eta LH4ko ikasleek herri kirolak izango dituzte AIAn. Aiarako joan etorrirako EZ DA AUTOBUSIK izango, beraz talde bakoitzak antolatu beharko du bidaia (autoak-irteera ordua)
LH5eko ikasleek esku pilota izango dute ORIOKO frontoian.
LH6ko ikasleek kirol egokitua edukiko dute Orokietako frontoian.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren jakiteko ondorengo loturan klikatu dezakezu.
Otsailaren 5eko autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak
Urtarrilaren 29ko partiduak.
Hainbat astez eskola kiroleko lehiaketak bertan behera egon ondoren, larunbat honetan berrekingo diegu eskualdeko ikastetxeen arteko partiduei.
LH3ko eta LH4ko ikasleek eskubaloiko partiduak izango dituzte. LH5eko eta LH6ko ikasleek aldiz, saskibaloiko partiduak.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren jakiteko ondorengo loturan klikatu dezakezu.
Urtarrilaren 19ko autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak
Saskibaloiko partiduen ordutegia ikusteko klikatu hemen.
Eskubaloiko partiduen ordutegia ikusteko klikatu hemen.
Urtarrilaren 22ko partidu/entrenamenduak.
Larunbat honetan ere, eskualdeko ikastetxeen arteko partiduak jokatu ezin direnez, talde egonkorreko ikasleen arteko partiduak jokatuko dira. Hona hemen ordutegiak:
Urtarrilaren 15eko partidu/entrenamenduak.
Larunbat honetan eskualdeko ikastetxeen arteko partiduak jokatu ezin direnez, talde egonkorreko ikasleen arteko partiduak jokatuko dira. Hona hemen ordutegiak:
Urola Kostako eskola kiroleko mahaiaren komunikatu ofiziala.
Beheko estekan duzue astebururako ekintzen ordutegia.
Azaroaren 27ko jardunaldia:
ADI!!!!!!!!!!! Azken orduko aldaketak egon dira. Orioko Ikastolako 5. mailakoen partiduak bertan behera geratu dira. Orioko 42ren partidua ordu bete atzeratu da.
Larunbat honetan LH3ko eta LH4ko ikasleek (benjaminek) eskubaloiko partiduak izango dituzte. LH5eko eta LH6ko ikasleek (Alebinek) saskibaloiko partiduak izango dituzte. Orioko partiduetan partidua hasi baina 10-15 minutu lehenago egon mesedez.
Gogoratu gehienez 2 guraso arduradunek azaldu behar dutela autobusera.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko klikatu hemen.
Kamisetei dagokienez: 5. eta 6. mailako ikasleentzat Ikastolan dauzkagu beraz edozein arratsaldetan pasa zaitezkete.
3. eta 4. mailakoentzat ez dira iritsi eta berandutu egingo direla esan digute. Bien bitartean kamiseta urdina eraman mesedez eta honez gain Ikastolak jarriko ditu peto urdinak.
Beheko estekan duzue astebururako ekintzen ordutegia.
Azaroaren 20ko jardunaldia:
Larunbat honetan ikasle guztiak futbola izango dute zarauzko hondartzan. Gogoratu bi txandetan izaten direla partiduak baina autobusak 4 bidai egin behar dituela denok sartu ahal izateko, ondorioz talde batzuk partidua hasi aurretik egon behar dute zain eta beste talde batzuk partidua bukatu ondoren.
Bestalde, lehenengo txandakoek porteriak jarri behar dituzue (musukoa jantzita jaso materiala) eta bigarren txandakoek jaso egin beharko dituzte (hauek ere musukoekin)
Gogoratu gehienez 2 guraso arduradunek azaldu behar dutela.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko klikatu hemen.
Kamisetei dagokienez: 5. eta 6. mailako ikasleentzat Ikastolan dauzkagu beraz edozein arratsaldetan pasa zaitezkete.
3. eta 4. mailakoentzat ez dira iritsi eta berandutu egingo direla esan digute. Bien bitartean kamiseta urdina eraman mesedez eta honez gain Ikastolak jarriko ditu peto urdinak.
Azaroaren 13ko jardunaldia:
Larunbat honetan LH3koek eta LH4koek judoarekin, errugbiarekin eta irristaketarekin jarraituko dute. Gogoratu irristaketa egiteko beharrezkoa dela patinak eramatea. Baita kaskoa eta ahal izanez gero babesgailuak ere. Ez badauzkazue zuen inguruan galdetu edo bestela beste gelakoren bati galdetu, txanda ezberdinetan baitaukazue irristaketa.
LH5eko eta LH6ko talde gehienek atsedena izango dute eta gutxi batzuk arrauna. Aurreko astean bertan behera geratu zen saioa hain zuzen ere.
Gogoratu gehienez 2 guraso arduradunek azaldu behar dutela.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko klikatu hemen.
Azaroaren 6ko jardunaldia:
Larunbat honetan LH3koek eta LH4koek judoarekin, errugbiarekin eta irristaketarekin jarraituko dute. Gogoratu irristaketa egiteko beharrezkoa dela patinak eramatea. Baita kaskoa eta ahal izanez gero babesgailuak ere. Ez badauzkazue zuen inguruan galdetu edo bestela beste gelakoren bati galdetu, txanda ezberdinetan baitaukazue irristaketa.
LH5ekoek eta LH6koek errugbi eta atletismoa izango dituzte. Aurreikusita zegoen arrauneko saioa bertan behera geratuko da, marea biziak tarteko ez delako nahiko ur izango. Beraz ekintza hau atzeratu egingo da.
Gogoratu gehienez 2 guraso arduradunek azaldu behar dutela.
Autobusaren ordutegia eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko klikatu hemen.
Urriaren 30eko jardunaldia:
Asteburu honetan triatloi jardunaldia izango da Zarautzen. Bertan parte hartu nahi duenak Aritzbataldera azaldu beharko du. Parte hartu nahi duenak idatzi diezaiola Unai Eizagirreri (unai@orikoikastola.eus). Kontuan hartu ondorengo materiala eraman beharko dela: Bizikleta, kaskoa, bainujantzia, txankletak eta korrika egiteko arropa aproposa.
LH5 eta LH6ko ikasleek 10:00etarako egon behar dute Aritzbatalden.
LH3 eta LH4ko ikasleek 11:30earako egon behar dute Aritzbatalden (Lehenxeago joatea gomendatzen da)
Ondorengo kartelean duzue informazioa.
Urriaren 23ko jardunaldia:
Alebinek (LH5-LH6) aurreko asteburuan hasitakoari jarraipena emango diote eta errugbia, arrauna edo atletismoa izango dute larunbat honetan ere.
Benjaminak (LH3-LH4) beraien multikirolarekin hasiko dira. Bertan errugbia, irristaketa edo judoa izango dituzte.
Autobusaren ordutegiak eta guraso arduradunak nortzuk diren ikusteko klikatu hemen.