Eskola kirolaren txokoa

Azaroaren 23ko jardunaldia

Asteburu honetan saskibaloiko eta eskubaloiko 1. jardunaldiak jokatuko dira. Ondorengo estekan aurkituko duzue informazio guztia. 


Larunbat honetan Unai ez da izango hemen. Bere ordez Ander Etxaniz egongo da. Zalantzarik izanez gero berari deitu lasai 625706439 telefonora.

Azaroaren 16ko jardunaldia

Larunbat honetan hondartzako futboleko 1. jardunaldia jokatuko da. 

Ondorengo loturan duzue informazio guztia.





ADI!!!!!!!!

Biharko eguraldiaren iragarpena eta joko eremuen egoera kaskarra tarteko, segurtasun arrazoiengatik ERRUGBIA eta PATINAJEA bertan behera geratu dira!

Azaroaren 9ko jardunaldia

Ondorengo loturan aurkituko duzue azaroaren 9ko jardunaldiko informazio guztia. 

Isidoro Unzueta

Igande honetan, Azaroaren 3an, Isidoro Unzueta krosa ospatuko da Zarautzen. Parte hartu nahi duenak bertara joan eta parte hartu ahal izango du. Ondorengo irudian dituzue ordutegiak.

TRIATLOIA eta IBILALDI NEURTUA

Asteburu honetan bi ekintza ditugu. LH3tik LH6rako edozein ikaslek hartu dezake parte bi ekintza hauetan.


Batetik, larunbatean TRIATLOIA izango da Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. Ordutegiak ondorengoak izango dira:


- LH5 eta LH6koak 9:00tan han egon behar dute.


- LH3 eta LH4koak 10:30tan han egon behar dute



EZ DA autobusik egongo eta beraz parte hartu nahi duenak bere kabuz antolatu beharko du bidaia. Kontuan hartu ondorengo materiala eramatea beharrezkoa dela:


- Bizikleta eta kaskoa

- Bainujantzia eta igerilekurako txapela

- Kirola egiteko oinetakoak eta kamiseta


Parte hartu nahi baduzue edo zalantzaren bat baduzue Unairekin jarri harremanetan.






Bestetik, igandean IBILALDI NEURTUA  izango da Azkoitian. Hemen ere nahi duen orok hartu dezake parte baina horretarako brigadak osatu behar dira. Hau da, haurrek helduren baten ardurapean joan behar dute. 2-3-4 umeko heldu bat joatea ezinbestekoa da.


Ekintza honetarako AUTOBUS ZERBITZUA egongo da Talai Mendiren eskutik. Beraz joan nahi duzuenok Unairekin harremanetan jarri. Autobusa 8:15ean irtengo da Orioko autobus geltokitik.



Urriaren 12ko jardunaldia

Ondorengo loturan aurkituko duzue urriaren 5eko jardunaldiko informazio guztia.

Urriaren 5eko jardunaldia

Ondorengo loturan aurkituko duzue urriaren 5eko jardunaldiko informazio guztia.

Irailaren 28ko talde kiroletako jardunaldia

Ondorengo loturan daukazue biharko jardunaldiari buruzko informazio guztia.

2019-2020 ikasturteko GURASO ARDURADUNAK eta TALDEAK

Ondorengo taulan duzue ikasturte honetako guraso arduradunen egutegia. 

Egutegiak eta taldeak ikusteko klikatu ondorengo estekan:



Behin behineko izen emateak

Hemen ikus dezakezue zuen semea/alaba zein ekintzatan izena emanda dagoen. Gogoratu, hauek behin behineko zerrendak dira, beraz, zerbait gaizki badago idatzi mezu bat unai@oriokoikastola.eus helbide elektronikora. ALDAKETAK egiteko ez da inongo arazorik izango. 



2018-2019 ikasturteko eskola kirola



ą
Unai Eizagirre,
31 may. 2018 1:12
Comments