Sites honetan izango ditugun testuetako jardueren bidez ikaslea, "ulertzen" duen irakurle bihurtzea izango da gure helburua. Honen bidez garatuko ditugun gaitasunak lau hauek izanen dira:
Arreta jartzea izango da lehenengo eginbeharra, memoria abiarazteko ezinbestekoa baita. Memoria beharrezkoa dugu edozein testu motatan, dauden egoerak eta esaten diren kontuak identifikatu eta gogoratzeko, eta baita lotu eta alderatzeko ere.
Interpretatzea testuak zer esan eta zer iradoki nahi duen jakitea da. Testuek bi modutan iradoki dezakete: inplizituki edo esplizituki.
Testuak esplizituki zer adierazten duen jakitea errazagoa da, bistakoa baita; hau da, pertsonaiek egiten dutenaz ohartzea besterik ez da. Inplizituki, berriz, zailagoa da, pertsonaien ekintzen nahiz portaeren ideiak eta ondorioak ateratzera behartzen duelako, hots, ahalegindu beharko dugu jabetzen, testuek zer balio eta zer portaera adierazten duten. Baina, hori bai, gure iritzirik edo aziorik azaldu gabe, ongi ala gaizki iruditzen zaigun esan gabe.
Gaitasun hau lantzerakoan aurrekoetan azaldutako jarduera berdintsuak jorratuko ditugu, oraingoan ere berrikusketa moduan, eta, horiek egindakoan, ANTOLATZEAri dagozkionak: ideien analisi- eta sintesi-prozedura ikasi; hainbat hitz mota zerrendatu; narrazioaren egituraren elementuak aztertu… zer den garrantzitsuena, zer dagoen sobera eta zer den beharrezkoa bereizten. Informazio hori hainbat eratan sailkatzen, hau da, antolatzen ikasiko dugu.
Irakurri berria daukagun testuari buruzko iritzia ematea da balioestea. Beraz, zerbait subjektiboa eta pertsonala izango da, gure hausnarketan eta gustuetan oinarrituta egongo da.
Interpretatu gaitasuna landu den atalean, iritzirik ez genuela eman behar azpimarratu dugu, baina, oraingo honetan bai, horixe egin beharko dugu, hain zuzen ere. Dena den, beti testua ongi ulertu eta aztertu ondoren egingo dugu azioa.Testu bat balioesteko irizpideak edukitzea beharrezkoa da, istorioa gustatu zaigun ala ez, ondo idatzita dagoen ala ez argudiatzeko. Balioesterakoan, argi azaldu beharra dugu zergatia, baiezkoa ala ezezkoa izan. Ezin izango dugu sekula erantzun “ez dakit”, arrazoiak eman behar dira beti.
Irakurtzerakoan pentsatu egiten dugu, batzuetan kontzienteki eta besteetan inkontzienteki. Horregatik, jarduerak irakurlearen alde kontzientea garatzen laguntzeko pentsatuta daude, eta gure gaitasun kritikoa garatzen lagunduko digute.
Xabier Biurrun
Uxue Lazkano
Josebe Sagastibeltza
Joseba Tristan
Nora Uribeetxeberria
Irene López-Goñi (koordinatzailea)
"Berulertuz" taldea (NIE)
2016/9/29