Gure eskolaren helburua ikasleak trebatzea da hezkuntza sendo baten bitartez, intelektualki eta pertsonalki hasteko.
Ingurunearekin kontzientzia sorrerazten irakatsiko diegu eta bidea emango diegu norbera autonomoa izaten jakiteko, balioak, sentsibilitate artistikoa, gaitasuna eta ezagutzak landuz, euren etorkizunari aurre egin ahal izateko.
MUNOA bere inguru giza-kulturalarekin konprometituta eta beste kulturei irekita agertzen da. Irakaslegoa etengabeko prestakuntza eta heziketa berriztapenekin bat dago, familiekiko elkar lanean arituz.
D ereduko zentro bat gara non Haur Hezkuntzatik musika eta ingelesa irakasten hasten den. Informatika gela, musika gela, ingelesa gela bi, gimnasioa, areto nagusia eta psikomotrizitateko gela berezia ditugu.
INKLUSIORAKO IKASLEEN ESKURA DAUDEN BALIABIDEEN INFORMAZIO PUBLIKOA