Nola adierazten dira funtzioak?
Funtzioak modu desberdinetan ahal dira adierazi:
- Adierazpen grafikoaren bitartez
- Enuntziatu baten bitartez:
Egizu Aitorrek etxetik ikastetxeraino egiten duen bidea denboraren funtzioan adieraziko digun grafikoa:
Etxetik 08:30ean irten da, eta, gelditu gabe, Ikerren etxera joan da. Han zati batean itxaron dio, aulki batean eserita, eta, gero, elkarrekin ikastetxerantz joan
dira, oso astiro. Heltzen zeudela, motxila aulkian utzi duela konturatu da; arrapaladan bueltatu da, motxila hartu eta ikastetxera bederatzietan heldu da.
- Balio-taula baten bitartez:
Adibidez, 16.000 € irabazten duen bat:
4. ilaran kokatuko genuke.
Horrela, 16000 = 14000 + 2000 denez, lehenengo 14000 €engatik 3000 € ordaindu beharko zituen eta beste 2000 €engatik %37 ordaindu beharko zuen. Hau da,
3000 + 2000 · 0,37 =3000 + 740 = 3740 €
- Adierazpen analitikoa edo formula baten bitartez:
f(x) = 3x - 5 ; s(t) = v·t + so
Egin 87. orriko 1 eta 2, 88. orriko 3 eta 96. orriko 1 eta 2 ariketak