AURKEZPENA

Zer da Flipped Classroom metodologia?

Ikasleei gero eta gehiago kostatzen zaie atentzioa mantentzea, bereziki azalpenak talde osoan ematen direnean, eta gehiagotan eskatzen digute banan-banako azalpenak, nahiz eta gauza bera denontzat azalduta egon.



Horrek hainbat arazo ekartzen ditu geletara, ikasle batzuk aspertu egiten dira, beste batzuk gurekin haserretzen dira “hori azalduta dagoela eta hurrengoan atento egoteko” esaten diegunean, ulertzen ez duen ikaslearen etsipena, motibazio falta, …

Flipped classroom metodologiak irtenbide bat eskaintzen digu. Gainera ez du hori bakarrik egiten, errazten digu

dibertsitatearen trataera, bai arazoak dituzten ikasleekin baita gaitasun handiagoa duten ikasleekin ere.


Ikaslea bihurtzen da bere ikasketa prozesuaren arduradun, lana bere erritmora egokituz. Irakaslearen papera erabat aldatzen da gidari laguntzaile bihurtuta.


Orain arte, irakasleak klasean azalpenak ematen zituen, sortzen ziren zalantzak azaltzen saiatu, eta gero ikasleek ariketak eta lanak etxean egin behar zituzten.

Flipped Classroom metodologia honekin horreri buelta ematen zaio.

Irakasleak kontzeptu bat azaltzeko bideotutorial laburrak (
berak eginda edota interneten aurkituta) erabiltzen ditu ikasleek etxean ikusteko. Hau da, ikasleek irakaslearen azalpena etxean ikusiko dute. Ikasleek bideoa pausatu, atzera emon, nahi beste aldiz ikusi ahal izango dute eta sortzen zaizkien zalantzak apuntatu eta hurrengo klase hasieran irakasleak argituko dizkie. Hortik aurrera geratzen den denbora kontzeptu horrekin lotutako lanak, ariketak ... klasean egiten dira irakaslearen laguntzaz.
Gainera, kontzeptua arin asimilatzen duen ikasle batek beste ikasleen laguntzaile bihurtu ahal da eta gaixorik dagoen ikasle batek ez ditu ga
ltzen azalpenak bideotan dituelako.

Vídeo de YouTube

Vídeo de YouTube











Vídeo de YouTube





Vídeo de YouTube





Irakaslea
https://15f8cd57-a-def278a0-s-sites.googlegroups.com/a/lekeitiobhi.net/3dbhko-matematika/home/jesus.bmp?attachauth=ANoY7cpxFofUi3T4hy0TnInvE1lVuGMqPE-18siiSegS0jgrKBdO0PZ6Q2a2HsINHVsGGUk4xQr3I6Cj4dRNoG0zmJhHY6qv1O0O-bnoFoA-IxN9qMaXrZHKC3NoSQiv-dbLb9VxBEPkZSTDkndafPtq8UKRKtXU9wXlaukmOemUHHgwHvJtIrO0OWqN4WNceOAw3v2YeB1hw5nMksR7hls4VL8ZgCtahU85CYn69db_Hi5iJBWQb1k%3D&attredirects=0  
Jesus Mª Rey


Comments