GEURE BURUA HOBETO EZAGUTZEN
Sarritan bizitzaren inguruko hausnarketa gutxi egiten dugu, pentsatzen dugu bizirik gaudenez, dena berehalakoa dela eta horrela izan behar dela; hau da, ez dugu pentsatzen gure gorputzeko makinaria zein konplexua den.
Beste batzuetan, ostera, gaixorik, triste edo urduri gaudenean hain txarto sentitzea nola den posible ez dugu ulertzen. Beraz, unitate honen helburua geure gorputza hobeto ezagutzen laguntzea da; horretarako zein konplexua eta harrigarria den aztertuko dugu denon artean.
Izaki bizidunak gara. Hori dela eta gure ezaugarriei erreparatu behar diegu eta beste izakien ezaugarriekin alderatu. Desberditasunak eta antzekotasunak ikusiko ditugu.
Leonardo da Vinci
Unitate honekin hau ikasiko duzu:
Zer dago gorputzaren barruan?
Nola dakigu nor da nor?
Nola aldatzen gara bizitzaren zehar?
Zerk bereizten gaitu izaki bizigabeengandik?