1go Taldea
Dutxa moderno baten ideiarekin gatoz. Dutxa berritzaile honek, tenporizadorea eta aztarna digitala irakurtzen duen teknologia izango du.
Horrela uraren kontsumoa erregulatu ahal izango du jendeak eta ondorioz ur asko aurreztuko da metodo honen bitartez.
2.Taldea: OSAS
Gure proiektua, energia fotoboltaikoz eragindako kontsumo baxuko plantxa elektrikoa da. Modu ekologiko, osasuntsu eta erosoan sukaldatu nahi duten pertsonei zuzendua, euren beharra asetzeko.
3.Taldea: LAUAK
Gure zerbitzuaren izena "ZORRIAK OUT" da. Zerbitzu honen helburua zorriekin bukatzea da. Haurrak eskolara zorri gabe joatea eta bertako zorriekin bukatzea. Gure zerbitzua beren seme alabei zorriak kentzeko denborarik ez duten guraso horiei zuzendua dago. Horrela bi gauza batera lortuko genituzke: guraso horien denbora aurreztea eta zorriekin bukatzea. Zerbitzuaz aparte, gure filialen produktuak eskaini ditzazkegu, tratamendua etxean edo klinikatik kanpo guztiz betetzeko.
4.Taldea: TRISA
Nazkatuta zaude zure gauzak ez aurkitzeaz????? Lasai, arazo horri aurre egiteko txip lokalizatzailea asmatu dugu. Txip hau galdu dezakezun edozein objektutan itsatsi dezakezu eta aurkitzen ez duzunean botoi bati emanaz edo mugikorreko aplikazio erraz bat erabiliaz aurkituko duzu.