Post date: Oct 12, 2015 10:21:52 AM
Urriaren 5etik 8ra DBH 2. mailako bi taldeak barnetegira joan dira. Aurtengo barnetegiak Barria (Araba) eta Segura (Gipuzkoa) izan dira. Ekintza hau Normalkuntza proiektuak antolatzen du, ikasleek 4 egunetan euskaraz bizitzeko aukera izan dezaten. Aurreko ikasturteetan bezala ekintza oso aberasgarria izan da eta, bai ikasleak bai irakasleak oso pozik itzuli dira.