IKASLEA HELBURU, HEZKUNTZAN PAUSO BERRIAK

Partekatuz ikasteko jardunaldia

Ikaslea helburu dugula, hezkuntzan pauso berriak ematen ari gara, denontzako eskola honetan, ikasle guzti-guztiek oinarrizko konpetentziak eskuratu eta bizitzako esparru guztietan ahalik eta garapen pertsonal handiena lor dezaten.

Horretarako, gero eta elementu gehiago, aldi berean eta elkarrekin, hartu behar ditugu kontuan. Ikastetxea komunitate bihurtzen ari gara, esperientzia abegikor, aberats eta askotarikoak bizi izateko komunitatea; pertsona oro onartu eta ikasle guztien parte-hartzea eta arrakasta bideratuko duen komunitatea, hain zuzen ere.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistemak esperientzia on ugari ditu. Hezkuntzaren kalitatean eta hobekuntza prozesu etengabean ditugun esperientzia arrakastatsu guztiak partekatzea zaila bada ere, oraingoan hainbat ikastetxeren esperientziak batu eta partekatu nahi ditugu, "partekatuz, ikasi" egiten baitugu, geure eguneroko jardunaz gogoeta egiten, erabakiak hartzen, ondoren pauso berriak burutzeko.

Gauzak horrela, "Ikaslea helburu, hezkuntzan pauso berriak" emateko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, maiatzaren 25ean, Bilboko Euskalduna Jauregian antolatu duen jardunaldian "partekatuz ikasteko" gonbidapena egiten dizuegu.