AURKEZPENA


GETXOLINGUAE 2017, MARTXAN!

Irakurtzeko gaitasuna ikasgelan bultzatzeko eta ebaluatzeko estrategiak

    • Getxolinguae17 Jardunaldirako lekuak bete dira. Eskerrik asko denok erakutsi duzuen interesarengatik. Jardunaldiaren material guztia eskura izango duzue gune honetan.

Tradizioz, irakurketa da ezagutzak eskuratzeko bide nagusia eta eskolan jorratzen behar den lehentasunezko lan-esparrua. Egungo gizartean, gainera, hedadura zabalagoa hartzen du informazio eta komunikazio teknologiek sorrarazitako iraultzagatik; izan ere, egun, oso handia da eskuratu eta sortzen den informazio kantitatea eta, gainera, euskarri, kode, bide... anitzen bidez transmititzen da. Beraz, hori guztia kudeatzeak askoz zailago egiten du irakurketa. Horrez gain, egungo gizarte eleanitzak eta kulturanitzak zabaldu egiten ditu, erabat, irakurketa-aukerak eta, beraz, irakurmenaren ikuspegia.

Aldagai horiengatik eta berez dituen ezaugarriengatik, irakurtzea testuaren deskodetze hutsa baino askoz jarduera konplexuagoa da eta lanketa sakona behar du alfabetizazio orokorrari erantzuteko.

XXI. mendeko gizartean, informazioaren eta komunikazioaren gizartean, ezinbestekoa da irakurtzeko gaitasuna; izan ere, ondo garatuta ez izateak norbanakoaren garapena eta lanbide garapena ez ezik, gizartean parte-hartzea ere murrizten du.

Irakurketa, beraz, jardunbide nagusietako bat izan behar da ikastetxean eta irakasgai guztiak eta ikastetxeko ekimen guztiak ukitu behar ditu, gero eta alfabetizatuagoa den gizartean, ikasleek eraginkortasunez irakur dezaten, ikasteko eta eskola arrakasta lortzeko, aisialdian disfrutatzeko eta garapen osoa lortzeko. 

Getxolinguae 2107an, beraz, Irakurketaren inguruko lanketa partekatuan arituko gara.

  • Eguna: Maiatzaren 17a, asteazkena
  • Ordutegia: 9:00-17:30
  • Tokia:  Igeretxe hotela,Getxo



GETXOLINGUAE 2017... ¡EN MARCHA!

Competencia lectora: estrategias para su trabajo y evaluación en las aulas


  • Se han completado ya las plazas para Getxolinguae17. 
    Muchas gracias por el interés que habéis mostrado. Todo el material de la Jornada estará a vuestra disposición en esta página.


Tradicionalmente, la lectura ha sido la vía principal de acceso al conocimiento y campo de trabajo prioritario en los centros educativos. En la sociedad actual, además, la lectura adquiere una nueva dimensión debido a la revolución producida por las tecnologías de la información y la comunicación. Hoy en día, la cantidad de información que se produce y reproduce es ingente y se transmite por medio de múltiples soportes, canales, códigos… por lo que su gestión es mucho más compleja. Además, el carácter plurilingüe y multicultural de la sociedad actual multiplica las posibilidades de lectura y amplía el panorama de la misma. 

Estos factores, unidos al carácter mismo de la lectura, la condicionan como una actividad que requiere un tratamiento más profundo y complejo que la mera descodificación del texto para responder a la alfabetización global. 

En el siglo XXI, sociedad de la información y la comunicación, es imprescindible desarrollar de manera adecuada la competencia lectora, ya que no alcanzar un grado suficiente de la misma limita tanto el desarrollo personal y profesional como la participación social. 

La lectura, por tanto, es uno de los ejes de actuación prioritarios dentro del centro educativo y debe impregnar el trabajo de las áreas y las diferentes iniciativas del centro para conseguir que los alumnos y alumnas sean capaces de leer para aprender y lograr el éxito académico, que aborden la lectura como actividad de ocio y disfrute; y que lean para conseguir su desarrollo integral en una sociedad cada día más alfabetizada.
  • Fecha: 17 de mayo,  miércoles
  • Horario: d
    e 9:00 a17:30
  • Lugar: Hotel Igeretxe,  Getxo