Itziar Elorza Alday
“Elebitasuna hezkuntza eleaniztunaren baitan” helburu duen gure eskola sisteman, Hizkuntzen Trataera Integrala giltzarria dugu. Trataera integral hori, eskolako komunikazio eremu guztiak eta hezkuntza komunitateko eragile guztiak barne hartzen dituen Hizkuntz Proiektuaren bidez garatuko da. Saio honetan esparru nagusi bati erreparatuko diogu bereziki: irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan Irakasleok eta ikasleok baliatzen dugun hizkuntza akademikoari. Bigarren edo eta hirugarren hizkuntza batean irakatsi-ikasi ahal izateko beharrezkoa den Komunikatzeko Konpetentzia Metadiziplinarraren operatibizazioa izango dugu hizpide.
Teresa Ruiz
Hitzaldi honetan, programaren ibilbide xume bat azalduko da, LOGSEn eta LOEn agertzen den markoa abiapuntutzat hartuta, HTB programak 15 urtetan egindakoa. Jarraitzeko, Heziberri 2020 curriculumeko 3 artikuluetan (10, 11 eta 24) esandakoa komentatuko da eta Hezkuntza sailak egindako Hobekuntza Planean agertzen den ebaluazio adierazlearen garrantzia ere azpimarratuko da. Amaieran, etorkizunari begira erakunde desberdinek (Hezkuntza Saila, ikastetxeetako zuzendaritza, gurasoen elkartea, ikuskaritza, irakasleak … ) egin beharko luketena azalduko da, datorren ikasturtetan neurri batzuk abian jarriko direlakoan.