- BETE BEHARREKO ARAUAK / Normas de obligado cumplimiento

1.-  Debekatuta dago:

a) Biltegian sartzea.

b) Proiektuak gordetzeko apalategien inguruan ibiltzea (proiektua hartu eta gordetzeko izan ezik).

c) Irakaslearen apalategitik edozer hartzea.

2.-  Tailerrean sartu bezain laster:

a)  Dena ondo dagoela baieztatuko da:  zerbait falta bada, mahaia zikin badago edo zerbait txarto badago irakasleari jakinarazi.

b)  Mahaiak babes-taulekin babestuko dira. Bi taula mahai bakoitzeko. Jarraian bakoitza bere tokian jarri eta gaiari buruzko materialak aterako ditu.

3.-  Taldeka jarri ondoren, lana antolatu behar da. Honetarako, talde bakoitzak eguneroko plangintza egin eta irakasleari jakinaraziko dio.

4.-  Irakaslearen baimenarekin lanean hasiko gara.

5.-  Tresnak erabiltzean, tresnaren izena eta erabilera jakin beharko da.

6.-  Makinak erabiltzean (Zulagailu elektrikoa, zerra elektrikoa,...)

a)  Segurtasun arauak bete egin behar dira.

b)  Irakasleari esan behar zaio.

c)  Txanda itxaron behar da bitartean beste lan bat eginez.

7.-  Klasea bukatu baino 5 minutu arinago:

a)  Tailerraren garbiketa:

*  Talde bakoitzak bere mahaia eta ingurua ondo garbituta daukala ziurtatuko dute.

*  Guztiok erabiltzen duten tailerraren tokiak garbituko dituzte (zulagailu eta zerra elektrikoak barne).

b)    Tailerraren ordena. Dena bere tokian dagoela baieztatu:

* Berriro erabiltzeko materialak

*  Pilak, kola zuriak, eta bestelako materialak

c)  Zerbait falta bada:

*  Irakasleari esan.

*  Falta den tokian ohar idatzia astebetean utziko dugu.

*  Astebete pasatuta ez bada agertu, gelako ordezkariak dirua batu eta hurrengo saioan irakasleari ordainketa egingo dio.

8.-  Irakasleak esandakoan aterako gara tailerretik.