Identitatea Eraikitzea (1)

1. Gaia: "Autoestimua"

Dinamika honen bidez, gure autoestimua eraikitzeko orduan dauden genero-baldintzapenak identifikatuko ditugu, baina batez ere pertsonen garapen integralerako beharrezkoak diren ahalmen eta gaitasunak indartuko ditugu:

Emozioen identifikazioa, kudeaketa eta adieraztea

Norberaren onarpena

Enpatia

Independenzia emozionala

1. Dinamika (15 minutu)

"Ausartu" bideoa ikusi eta guztion artean laburbilduko dugu, inpresio orokorrak aipatuz.

2. Dinamika (20 minutu)

Gehienez 5 pertsonako talde EZ-MISTOetan bilduko gara.

Talde bakoitzari bi txartel emango dizkiegu, non bideoan ageri den hitz bat agertuko baita.

Taldean, kontzeptu bakoitzarekin planteatutako gaiei erantzuten eta taldean eztabaidatzen saiatuko dira.

Txartelak:

Kontrola

Isiltasuna

Lotsa

Estresa/Kezka

Itxura


3. Dinamika: (10 minutu)

Talde bakoitzak gelari azalduko dizkio debatearen ondorio edo inpresioak.

4. Dinamika: (15 minutu)

Izan ohi ditugun pentsamendu negatiboak pentsamendu positibo bihurtzen saiatuko gara.

Birformulatu egingo ditugu, pentsamendu oker horiek saihesten ikasteko

Hiru lagunei deitu diet geratzeko eta inork ezin du. Nitaz paso egiten dutela eta aitzakiak jartzen dituztela sentitzen dut.

Bakarrik sentitzen naiz.. Ez daukat inor.

Matematika-azterketa, 6 baino ez dut atera. Asteburuan etxean geratu beharko nukeen, amak esan zidan bezala, Ane eta Haizearekin irten ordez.

Alvaroren aurka talka egin dut gaur korridorean eta teknologiako proiektua izorratu diot. Baldar bat naiz, ukitzen dudan guztia izorratzen dut.

Ez naute partidan atera eta justu gaur aita etorri da ikustera... Zergatik ez ote naiz Alex edo Iñaki bezain ona...?

Mutilek ez dute nigan interesik, ez naiz batere polita.

Neskek ez naute begiratu ere egiten. Ez naiz Alvaro bezain aparta, altua, ahalegindua.

Ez dakit txisteak kontatzen ere. Alderantziz kontatu dut eta gorri-gorri jarri naiz. Barre egin didate gelan...

Gaizkak barre egin dit. Ziur dela ez dudalako baloia ondo jaurti.

Handiagoak nirekin sartzen dira korridoreetan, arraro ibiltzen eta hitz egiten dudalako. Ez dut aurre egin nahi, ez natzaten jo, baina gelan ere nirekin sartzen dira, eta inozente deitzen didate.