Loturak

1. BALIABIDE INFORMATIKOAK

Hona hemen EUSKALTZAINDIAK argitaratutako azken lana, Euskara Batuaren Eskuliburua izenekoa.Hainbat eta zenbait informazio aurkituko duzue zuen hizkuntzarekiko zalantzak zein betiko akatsak zuzen edo argi ditzazuen. Ziur, guztiok eskura daukagun oso lan baliagarria da.

Ondorengo esteka hau sakatuz gero, liburura jo dezakezue doan:


https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161/

TERMINOLOGIA

Hiztegia.net: Hainbat hiztegi eta korpus bilduma biltzen dituen ataria. Bilaketak egiteko aukera ere ematen du.

Euskalterm: Terminologia datu base publikoa, hainbat hiztegi eta corpus bere baitan hartzen dituena.

Zehazki: Ibon Sarasolaren gidaritzapean Gaztelania-Euskara hiztegia, gaur egungo hainbat kontzeptu argitzeko oso erabilgarria.

Elhuyar: Elhuyar fundazioaren ataria, bere hiztegi ezaguna on-line edukitzeaz gain, beste hiztegi eta zerbitzu batzuk eskaintzen ditu.

Hiztegi batua: euskara baturako, behin betiko ortografiarekin, hitzen bilduma, osatuz joango dena.

Orotariko euskal hiztegia: Euskaltzaindiaren hiztegi erraldoia. Historian testu idatzietan agertutako euskal hitzen bilduma.

Itzultzaile zerbitzu ofiziala (IZO).Hemen hainbat hiztegi eta corpus ditugu eskura.

Administrazio sanitarioko hiztegia: Osasun alorreko hiztegia.

Hezkuntza Administrazioko hiztegia: Hezkuntza alorreko hiztegia.

Terminologia Batzordearen hiztegiak: Terminologia Batzordeak gomendatzen duen terminologia.

Egungo euskararen hiztegia (EEH): Ereduzko Prosa Gaur corpusa oinarri hartuta egiten ari den hiztegia, egungo erabileraren ispilua izan nahi lukeena.

EUSKARAREN INGURUKO ZALANTZAK

Euskara Batuaren EskuliburuaZalantzak eta argibideak.Euskaltzaindia, 2018ko urria.

Euskaltzaindiaren arauak: Euskaltzaindiak ateratako arauen multzoa.

Hiztegi batua: euskara baturako, behin-betiko ortografiarekin, hitzen bilduma, osatuz joango dena.Hiztegi Batu Oinarriduna.

IVAPeko estilo liburua: Estiloa hobetzeko aholku ugari liburu honetan. PDF

BERRIAren estilo liburua: Hizkuntza zalantzak, ortotipografia, estiloa, etc. argitzeko webgunea.

Galdezka: Dudanet zerbitzuari egindako galderak abiaburu izanik, beste galdera ohiko asko ere argitzeko liburua, euskaraz lan eginda sortu ohi direnak.

Zalantza-dantza: IVAPek ateratako liburuxka, euskararen inguruko zalantzak argitzeko eta erabilpen okerrak zuzentzeko.

EGLU (Euskal Gramatika. Lehen urratsak): Euskaltzaindiaren gramatika liburuak.

Berriako estilo-liburua: Hainbat azalpenez gain, zerbaiten bila ibili eta aurkitzen ez baduzu, galdera egin, eta zalantza argitzen saiatzen dira.

Aditzak.com: Euskarazko aditz-laguntzaileak ateratzeko aplikazioa.

Sareko euskal gramatika (SEG): gramatika, zalantzen txokoa, bibliografia…

Santurtziko euskaltegia: gramatika-ariketak eta -azalpenak.

Erabili.eus: liburuak, zalantzak, atsotitzak…

ZALANTZAK ARGITZEKO KONTSULTA-ZERBITZUAK

Dudanet: IVAPeko zerbitzua, euskararen gaineko zalantzak galdetzeko zerbitzua eskaini eta egindako galderen datu basean kontsultatzeko aukera ematen duena.

Jagonet: Euskaltzaindiari egindako galderen eta horien erantzunen datu-basea.

Ehulku: UPV/EHUn euskararen erabilera zuzena eta egokia bultzatzeko zerbitzua.

IRALE KZ: Hizkuntzaren gaineko zalantzak argitzeko gunea: testu laburren zuzenketak, IRALEn sortutako baliabideak, idazki-ereduak…

Zientzia.eus: zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko gunea.

HEZKUNTZA SAILAREN ARGITALPENAK

Ortotipografia: Testuen ortografia eta tipografia egokia erabiltzeko esku-liburua.

Letra larriak erabiltzeko irizpideak: Kasuistika ia guztia aztertu eta erabakitzen du.

Kalko okerrak: Gaztelaniak sortutako era askotako interferentziak gainditzen laguntzeko liburua.

Ahoskera: Ahoskeraren, azentuazioaren eta intonazioaren inguruko argibideak.

Puntuazioa: Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak.

Morfonsintaxia: Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak.

ITZULPENAK

IDABA: Itzulpenen datu-basea

Gipuzkoako itzulpen memoriak: Gipuzkoako Foru Aldundiaren itzulpenen datu basea. Gehienak ELETen ere badaude.

Bizkaiko itzulpen memoriak: Bizkaiko Foru Aldundiko gaztelania-euskara itzulpen memoriak arakatzeko.

Arabako itzulpen memoriak: ALHAOko testuak bilatzaile eta guzti, ele bitan.

EJren itzultzaile automatikoa. Oso tentuz erabili beharreko tresna.

Itzulpen- eta berrikusketa- irizpideak, erabakiak eta gomendioak IZO

Opentrad. Itzulpen automatikoko sistema da, 20 hizkuntza-bikote baino gehiagoren arteko itzulpenak egiten dituena.

Wordfast: Ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresna.

DOKUMENTU-EREDUAK

IVAPeko estilo-liburua: Langilearentzat oinarrizkoa den liburu honek atal oso batean dihardu estilo gorabeherez.

ELET: Dokumentuak eta txantiloiak dauzkagu hemen.

Azpidazki: EHUren web-orria hainbat dokumentu-eredu, txantiloi eta irizpide, dokumentuak sortzeko.

Agiriak.net: Agiri ereduak ikusteko beste webgune bat, asko daude, azalpen eta guzti.

Lanhitz agiriak: Agiri ereduen banku handia, batez ere enpresek eguneroko jardunean behar dituztenak, baina Administrazioko langileentzat ere baliagarriak.

IKASBIL: Maila guztietako testu eta ariketak biltzen dituen HABEren webgunea.

Ahotsak.eus: Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea.

Euskalkiak: euskalkien ereduak.

GAZTELANIAZKO BALIABIDEAK

Libro de estilo del IVAP: IVAPeko estilo-liburuaren gaztelaniazko bertsioa.

RAE: Gaztelaniazko hitzen esanahia argitzeko hiztegi ezaguna.

Diccionariopanhispánico de dudas: Gaztelaniazko hizkuntza-zalantzak argitzeko gunea.

Justizia Ministerioaren gomendioak: Justizia arloko testuen inguruko argibide eta aholkuak. Euskarazko bertsioa.

HAINBAT ESTEKA DITUZTEN GUNEAK

Xabier Alberdiren orria: Euskaltzaindiaren araugintza, corpusak, gramatika eta idazkuntza, idazkiak, hiztegiak, terminologia, bilatzaileak, softwarea…

Euskaljakintza: Hiztegiak, bilatzaileak, fonetika eta ortografia, mintzaguneak, estiloa, esamoldeak, atsotitzak, gramatika-azalpenak, ariketak, jokoak, blogak…

EHULKU: Euskararen erabilera orokorreko eta espezialitateetako terminologia-gune batzuetarako loturak.

ORDENAGAILURAKO ZENBAIT APLIKAZIO INTERESGARRI

Euskalbar: Firefox-erako tresnabarra da, Interneten dauden hiztegi eta tresna ofizialak kontsultatzekoa.

Xuxen zuzentzaile ortografikoa. Testu prozesatzaileetan euskaraz idatzitakoa zuzentzeko aplikazio interesgarria.

Hobelex: Testu prozesatzaileetan ortografia eta lexikoa zuzentzeko aplikazioa.

SAKELAKORAKO HAINBAT APLIKAZIO:

Elhuyar hiztegia

Euskalterm

Xuxen zuzentzailea

IKAPPak: IKAk garatutako hainbat aplikazio interesgarri, ariketak egiteko, besteak beste