• Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza Gaztelanian
    Gaztelaniako gure irakasleak diren Marian Calvo-k eta Idoia Rubio-k proiektu desberdinak burutu dituzte ikasturtean zehar, POI metodologiarekin (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza). Nabarmenenak hauexek izan dira: "La máquina del tiempo", "Cabalgando con el Cid" edo "Silencio, estamos grabando". Hauek bere ikasleekin produzitu dituzten ekoizpenetako batzuk dira.



    http://www.ivoox.com/podcast-disenando-programas-radio_sq_f1296147_1.html?var=5&utm_expid=113438436-21.PjN6XAE7SNWq0IrvvWXbeg.3&utm_referrer=http%3A%2F%2Fwww.ivoox.com%2Fescuchar-berri-berriak-irratia_nq_204239_1.html%3Fvar%3D5

    Publicado a las 24 jun. 2016 14:51 por Juan Carlos Guerra
  • Brikomania Teknologian
    Teknologiako gure irakaslea den Naiara Nuñez-ek bere 2. DBHko ikasleekin Teknomania deitu dieten bideo hezigarri batzuk egin ditu. Brikokajea, lorezaintza edota mahai-jokoak gustukoak badituzu, ez galdu bideoak ikusteko eta ikasteko aukerarik.


    Publicado a las 24 jun. 2016 1:14 por Juan Carlos Guerra
  • Arrigorriaga BHI. Esperientzia eleanitza 2016-2017
    Orain arte egin dugun bezala, datorren ikasturtean eskaintza eleanitza garatuko dugu ikastetxean.
    Informazioa zabaltzeko eta zuen zalantzak argitzeko asmoz, datorren ostegunean, ekainaren 23an, institutuko Bilera Gelan elkartuko gara.
    Hona hemen ordutegia:

    DATORREN IKASTURTEAN DBH 3. MAILAN TALDE ELEANITZEAN EGON NAHI DUTEN IKASLEENTZAT: 16:30etan
    DATORREN IKASTURTEAN DBH 1. MAILAN TALDE ELEANITZEAN EGON NAHI DUTEN IKASLEENTZAT: 17:30etan


    Publicado a las 20 jun. 2016 3:59 por Juan Carlos Guerra
  • 15-16 kurtso amaierako ezohiko deialdiko azterketak
    Ondoko dokumentuan 15-16 kurtso amierako DBH eta Batxilergoko ezohiko deialdiko azterketen antolaketa, datak eta orduak,  topatu ahal duzue:
    https://docs.google.com/spreadsheets/d/122blLDsdnVnGevLfZyikJn1OCS3HuKz3de0KGNsnM4w/edit#gid=0

    Publicado a las 30 may. 2016 1:39 por Juan Carlos Guerra
  • Heldutasun Teknologikoko Maila Aurreratua duen Ikastetxea gara

    Duela bi urte, Ikastetxeko IKT Heldutasun Ereduko Maila Ertaina lortu ondoren, gure Hezkuntza-Komunitateko agente guztiek ikastetxearen digitalizazioan (administrazio, pedagogiko eta informazio eta komunikazio arloetan) burutu duten lana handiaren ondorioz, egin diguten azken auditorian, gure institutuak eredu honetan egiaztapenik altuena lortu egin du: Maila Aurreratua, EHAAn argitalpen ofiziala falta delarik.

    Mila esker posible egin duten guztiei!


    Publicado a las 27 may. 2016 1:42 por Juan Carlos Guerra
  • JON IPIÑAK BERE AMETSA BETE DU
    Aukeratze-prozesu gogorra bete ondoren, Jon Ipiñak Rotterdam-eko University of the Arts Codarts-en sartzea lortu du. Izen handiko unibertsitate horretan lau ikasturtez zehar egongo da.

    Ikastetxearen izenean gure zorionik beroena eman nahi diegu Joni eta bere familiari.

    ZORIONAK, JON!


    Publicado a las 17 may. 2016 3:28 por Institutuko Dokumentuak
  • Elikadura subirotasuna
    3. mailako talde guztietan garatu da 4 saiotan ELIKAEKINTZA , Elikadura Subirotasuna gaiari buruzko programa bat.
    VSFak (Veterinarios Sin Fronteras) sortu ditu materialak eta sekuentzia Arrigorriaga BHIrentzat eta Apirilean egin duguna lehenengo atala da: ELIKADURAREN ARAZOA, hain zuzen ere. Hurrengo urteetan garatu nahi ditugu beste biak ere: MERKATUA eta EMAKUMEAK ETA POBREZIA.

    Lan kooperatiboa egin dute, talde bakoitzak esparru bat landu du: Haziak, Lurra, Ura, Merkatua eta Emakumeak.
    Hona hemen 3Ako ikasleek horretaz egin duten bideoa:


    Publicado a las 17 may. 2016 11:53 por Juan Carlos Guerra
  • Aurten ere, Zientzia Azokan
    Kultura Zientifikoko ikasleek aztertu dute D bitaminaren mailak Arrigorriaga BHIko ikasleengan. Horretarako 100 ikasle boluntarioei dieta eta eguzkipean egondako denborari buruz inkestak egin dizkiete eta odola atera zieten otsailean.

    Ikaseriaren %21ak badu D bitaminaren gabezia, nahikotxo, beraz, arnasa hartu behar dugu naturan edo hirian, udan zein neguan, D bitamina sintetizatzeko eguzki-errediazioa beharrezkoa da eta!

    Emaitzak eta ondorioak erakutsi dituzte ZIENTZIA AZOKAn, joan den Apirilaren 23an, Bilboko Plaza Berrian. Saririk ez, baina haien ustez errepikatzeko moduko esperientzia izan da.

    Eskerrik asko parte hartu duten ikasle zein irakasle laguntzaileei eta bereziki Medikosta Laborategiari eta Beatriz Astigarragari, Endokrinologian eta Nutrizioan aditua.


    Publicado a las 17 may. 2016 11:54 por Juan Carlos Guerra
  • BATXILERGO IKASLE BERRIEN MATRIKULAZIOA. 2016-2017
    Eskabide betetzeko epea:


    - On line:
    2016ko maiatzaren 2tik 11ra arte (beharrezko dokumentazioa gehitu beharko du, eskaneatuta). Ikastetxeak dokumenturen bat konpontzeko eskatzen badu, dokumentazio hori eskaneatuta gehitu ahal izango da maiatzaren 12ra arte)
    - Ikastetxean eskaerak:2016ko maiatzaren 2tik 12ra arte

    . Onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak: 2016ko ekainaren 1ean. Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira eskatutako lehenengo ikastetxean
    . Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2016ko ekainaren 6ra arte
    . Eskabideari uko egiteko: 2016ko ekainaren 6ra arte
    . Onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak: 2016ko ekainaren 9an
    . Lehenengo aukeran eskatutako ikastetxean onartu gabe gelditu diren ikasleei beste ikastetxe batean plaza bat esleitzeko: 2016ko ekainaren 16a
    . Matrikularen formalizazioa: 2016ko ekainaren 20tik uztailaren 6ra arte
    . Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2016ko uztailaren 11ra arte


    INFORMAZIO OSOA HEZKUNTZA SAILAREN WEB ORRIALDEAN TOPA DAITEKE:

    inskripzioa on-line

    Eskuliburua. Onarpen-eskabidea on-line


    http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-5473/es/contenidos/informacion/dif3/es_2078/matricula_bachillerato.html




    HELBIDE GERTUTASUNARENGATIK BAREMOAREN PUNTUEN KONTSULTA EGITEKO:


    http://www.ikastea.hezkuntza.net/web/guest/consulta-puntos




    IKASTETXEKO IDAZKARITZAK JENDEARI ERANTZUTEKO DUEN EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA HONAKOA IZANGO DA:


    Astelehenetik astezkenera: 8:30-13:30 eta 15:00-16:15
    Osteguna eta ostirala: 8:30-14:30

    Publicado a las 2 may. 2016 23:43 por Juan Carlos Guerra
  • Liburuaren nazioarteko eguna 2016

    Arrigorriaga Institutuko Gaztelania Departamentutik egun hau ospatzeko haibat jarduera burutu ditugu:

    • Ikastetxeko irakasleak eta irakasle ez diren langileek liburuak gomendatzen dituzte 8 hizkuntzatan (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, portugesa, italiera, alemana, latina).
    https://www.youtube.com/playlist?list=PLU4gUf7bvKLsQ_w96nfJY_U0-e-OkZE5Z


    • 3. DBHko ikasleriak ikastetxeko irratiko Radio Club de Lectores kanalean, 100 liburu baino gehiago gomendatzen dituzte, ikastetxeko pasabideetan audioekin lotzen dituzten QR kodeak eskegi dituzte

    http://www.ivoox.com/podcast-radio-club-lectores_sq_f1272016_1.html


    • 1.Bko ikasleek beren ikasgelako blogean (22 Clicksirakurketarik dibertigarrienen proposamenak argitaratu dituzte.
    • DBHko 4.mailako eta DBHko 2.mailako ikasleek euskaraz idatzitako liburuen portadak eta gaztelaniaz idatzitako testuak dituzten arropa itxurako kartulinak tenderete poetiko bat aurkeztu dute. 
    • Kixote WhatsApp bertsioak ikastetxeko eskailerak apaintzen ditu.
    (Iturria: Hautatzen.net)

    Publicado a las 23 abr. 2016 6:26 por Juan Carlos Guerra
Mostrando entradas 1 - 10 de 109. Ver más »


notak.arrigorriagabhi.net


http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dig_tic/eu_dig_tic/heldutasun_teknologikoa.html


Berri-berriak irratia
Souncloud kanala

Berri-berriak Irratia
Ivoox Kanala