Biderketa taulak ikasten!

Kaixo familia!

Hementxe joango gara jartzen biderketa taulak ikasten joateko jolas ezberdinak. Jolasa egiteko inprimatu egin beharko dituzue word dokumentuak. Norbaitek aukerarik izango ez balu inprimatzeko, lasai esan guri eta guk emango diegu ikasleei.

Edozein zalantza, galdera izanez gero jolasen inguruan, lasai jarri gurekin harremanetan, gu prest egongo gara jolas hauek azaltzeko behar duzuenean! Modu ezberdinak daude jolas hauetan jolasteko, beraz, guk aipaturiko moduez gain, beste modu batera jolasterik badagoela iruditzen bazaizue, primeran e, aurrera, ideia guztiak dira primerakoak biderketak praktikatzeko. Helburua, 1etik 12ra bitarteko biderketa taulak praktikatzea da.

Aupa familia, zoragarri ari zarete!

Kartekin jolasean!

Jolasten zareten pertsonen artean, karta guztiak banatu behar dituzue. Ondoren, multzo bat egin bakoitzak bere kartekin eta buruz behera jarri. Jokalari bakoitzak multzoaren goiko aldetik, bi karta aterako ditu erdira eta bakoitzak bere bi karten biderketa egin beharko du. Emaitza handiena duenak irabaziko du eta erdian dauden karta guztiak berarentzat izango dira.


OKAREN JOLASEAN JOLASTEKO KLIKATU NAZAZU

Biderketa tauletako zenbakiak nahasturik jarri itzazue eta ekin jolasari. Modu ezberdinak daude jolasteko, hona hemen bat:

1- Biderketa taulako emaitzak (1etik 12rakoak) nahasturik jarri orrian eta ondoren, dadoak bota, dadoen biderketa egin eta lortzen duzuen emaitzaren ondoan, puntutik puntura marra bat egin. Karratua ixtea lortzen duen pertsonak irabaziko du.

Hori bai, biderketa taula guztiko emaitzak jartzeko (1etik 12ra), dadoekin honakoa egin beharko duzue:

  • adibidez, dado bat hartu, bi aldiz bota eta zenbaki horien batuketa egin (6 + 5 =11). Ondoren, berriro berdina egin eta ateratzen diren beste bi zenbakiak batu (5+4=9). Emaitza horien biderketa eginda lortuko zenukete taula guztietako emaitzak ateratzea jolasean.


Karratu bakoitzean idatzi biderketa taula bateko zenbakiak (lehenengoan 1. taulakoak, bigarrengoan, 2. taulakoak... ) eta ekin jolasari!

Ariketa honetan, biderketa taulak banaka landu ditzakezue, hau da, karratu bakoitzean biderketa taula bateko zenbakiak idatzi. Adibidez, bigarren taulakoa bada, karratua bete bigarren taulako erantzunekin (2-4-6-8-10...) eta hasi jolasean, hau da, dadoak bota, bien arteko biderketa egin eta zenbaki horren ondoko bi puntuen artean marratxoa egin.

Ekigunera sartzen bazarete, biderketak ikasteko jolas ezberdinak topatu ditzakezue. Klikatu ezazue azpiko botoian, lehenengo jarduera aukeratu eta ekin jolasteari!