Eguneroko marrazkia

Egun berezi hauetan egunero haurrek marrazki espontaneo bat egiteko aukera eskaintzea proposatzen dizuegu. Egunerokotasuna osatuko duen bilduma bat egin daiteke: bizitutakoa gogoratzeko, elkarrizketarako aitzakia izateko, pentsamendu edo gogoetak gordetzeko, gure barruko emozioak adierazteko.

Horretarako espazio batean orri zuriak dituen koaderno bat edo orri zuri askeak (zenbatuz joan lotura bat emateko edo behin osatuta lotzeko) eta errotulagailu, margolak, arkatzak eskura jarri.

Aukera hori eskaini baina ez eskatu zerbait konkretua marrazteko ESPONTANEOA IZAN BEHARKO DU.

Gazteleraz/ En castellano