Programazioa

ARTEAREN HISTORIA BATXILERGOKO 1.MAILA (GIZARTE ZIENTZIAK MODALITATEA)

IRAKASGAIAREN AURKEZPENA 2019/2020 IKASTURTEA

HELBURUAK

  • 1. Historian zehar arteari buruz izandako ikuskera aldaketak eta artearen funtzio sozialen bilakaera ulertu eta baloratzea.

  • 2. Artelanen azterketarako analisi metodo egokiak erabiltzea artelanak ulertzeko, ikus-arte desberdinen arte hizkuntza ulertzeko, berariazko terminologia ikasteko eta sentikortasuna eta sormena garatzeko.

  • 3. Gustu pertsonala eratzen, arteaz gozatzeko gaitasuna lantzen eta zentzu kritikoa garatzen laguntzea, eta artelanen aurrean nork bere sentimenduak adierazten ikastea, artelana hautemateko moduen aniztasuna errespetatua eta estereotipo eta aurreiritziak gaindituz.

  • 4. Irakasgai honetako hiztegi berezia erabiltzea, ohiko hiztegiari hura erantsita hizkuntza zehaztasun handiagoaz komunikazioa hobetzeko.

  • 5. Hainbat iturritako informazioa bilatu, hautatu, ulertu eta erlazionatzea, ingurune fisikoak eta sozialak, eskola liburutegiak, komunikabideek eta informazioaren teknologiek eskainitakoa barne, lortu nahi den helburuaren arabera lantzea eta gainerakoei adieraztea ahoz eta idatziz, modu antolatu eta ulergarrian.

  • EDUKIAK

BALIABIDEAK

· GURE TESTU-LIBURUA: https://sites.google.com/site/artearenhistoriamarian/

· PDF-N SORTUTAKO HIRU LIBURUKIAK, EBALUALDIZ EBALUALDI

· DOKUMENTALAK, INTERNET, BIDEOAK...

· MOODLE

· WEBQUES-ak

· "ARTELANEN GALERIA"

· GOOGLE ART PROJECT

METODOLOGIA

- Metodologia irakaskuntzaren teknologia berrietan oinarrituko da. MOODLE, WEB SITES, WEBQUEST, POPPLET, GOOGLE ART PROJECT.... lanabes teknologikoak erabiliko ditugu eta lanabes horiek erabiliz, gure ekoizpen propioak burutuko ditugu.

- MOODLE erabiliko dugu lanak irakasleari bidaltzeko eta mota guztietako informazioa eskuratzeko ( GOOGLE SITE-ren estekak, PDF dokumentuak edo Artelanen galeria, kasu)

- Ikasturtean zehar hainbat irtenaldi antolatuko ditugu hurbil dugun artea zuzenean ikusi eta aztertzeko: Bilboko Berreginen Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Guggenhein museoa....

- Ikasturtearen metodologia 2 ataza hauen inguruan garatuko da:

A. "Zeu irakasle": FLIPPED CLASRROM

B. Arte proiektuak

A. "ZEU IRAKASLE" (FLIPPED CLASROOM/KLASEA ALDERANTZIZ)

(UNITATE BAKOITZAREN LANKETA AZTERKETA PRESTATZEKO)

1. Gaiaren prestakuntza

· Binakako edo hirunakako lana da.

· Nahiz eta binakako/hirunakako lana egin, banaka ebaluatuko da.

· Lana guztion artean egin eta aurkeztu behar duzue. Ikasle bakoitza ez da konformatuko bere zatia egitearekin.

· Lan hau DERRIGORREZKOA da eta markatutako egunean aurkeztu behar da. Azalpenak eman behar dira atzerapenik gabe: gai bakoitzaren zati bat amaituta, bestea jarraian etorriko da. Prest ez badago, aurkezpena egiteko txanda galduko duzue; beraz, "zero" bat izango duzue, besteen lana oztopatzeagatik.

· Zer egin behar da? Talde bakoitzari dagokion gaiaren atala azaldu eta ulertarazi behar duzue.

· Horretarako power point, eskemak...beharrezkotzat hartzen duzuena erabiliko duzue. "Artelanen galerian"(MOODLE) edo SITE-n dagoen informazioa eta argazki berberak erabiliko dituzue.

· Irakasleak aurretik adostuko du ikasleekin zein zati azaldu behar duten. Ikasleek beharrezko joko dituzten materialak aurreikusiko dituzte (ideia-mapa, power-point...). Beste ikasleek galderak egingo dizkiote ulertzen ez dutena argitu arte. PDFko dokumentuak erabiliko dituzte azpimarratzeko eta komentarioak gehitzeko.

· Ikasgelan prestatzeko denbora: ebalualdiaren hasieran, 2/3 saio gaiaren azalpenak prestatzeko.

· Saioa amaitu eta gero, ikasle guztiok eta egun berean MOODLE-ra bidali beharko didazue egindako guztia.

· Balorazioa: %10

2. Gaia azaltzeko urratsak

a) Gaia azaldu aurretik

· Gai bakoitzaren azalpena hasi baino lehen, aurreko egunetan (eta nork bere etxean) ikasle guztiek ( ez bakarrik aurkezpena egin behar dutenek)irakurri beharko dute gai osoa.

· Nahi izanez gero, ikasleek material hauek ekar ditzakete:

o Gaia inprimatuta (SITE-n edo MOODLE-n eskuratu ahal dute). Zalantzak idatziz adieraziko dituzte. Gainera, oharrak hartzeko onena da. Hala ere, ordenagailuan bertan egin dezakezue PDFko artxiboa erabiliz.

o MOODLE-ra bidalita dagoen argazkien galeria ere inprimatu ahal dute.

o Koaderno bat, irakasleak emango dituen azalpenak eta aurkezpenen laburpenak kopiatzeko.

· Aurkezpena egitea tokatu bazaizue, konprobatu ez dagoela akatsik (galdetu irakasleari!). Irakaslea ikasgelan sartu baino lehen, dena prestatuta izan behar duzue; hau da, pen-drive erabiliz gero, egin ezazue horren kopia klaseko ordenagailuko idaztokian. Atzerapenak notaren jaitsiera ekar dezake.

b) Gaia azaldu bitartean

· https://sites.google.com/site/artearenhistoriamarian. Ikasleek irakasleak antolatutako Web esteka erabiliko dute testu-liburutzat. Web orri honetan agertzen dira irakasleak prestaturiko apunteak eta horien gaineko ikasketa egin behar dute, hots, hau da azterketa idatzirako ikasi behar dena. Klasean saio bat izango dute atal bakoitza ondo... ondo baino hobeto...azaltzeko.

· Beste ikasleek galderak egingo dituzte ulertu ez dutenari buruz. Beste ikasleek Google Site-n dagoen PDF artxiboa/liburua aurrean izango dute azpimarratzeko eta oharrak egiteko. Kontuan izan azalduko den guztia ( eta hori da SITE-n dagoen guztia) azterketan sar daitekeela.

· Partehartze positiboak kontuan hartuko dira.

c) Gaia azaldu eta berehala

· Irakaslearen txanda. Gaiaren zati bakoitza amaitzerakoan birpasaketa bat egingo dizuet. Horretarako nire power-point aurkezpenak erabiliko ditut. Heldu da zure koadernoan apuntatzeko momentua!

· EGINKIZUNAK MOODLE-RA: Ikasleak gaiarekin lotutako ariketak eta iruzkinak egingo eta bidaliko ditu epearen barruan.

B. ARTE PROIEKTUAK: EKOIZPENA

Ebalualdi bakoitzean, taldeka, arte proiektu bat bideratuko dugu. Talde bakoitzak (2/3 ikasle) irakasleak aurkeztutako arkitektura, eskultura edo pintura bi artelan aukeratuko dituzue eta horien maketak, irudien modelazioak edo koadroak (koadro biziak edo Photo Shop ere bai) burutu ondoren, artelan bakoitzaren iruzkin zehatza egingo duzue. Museoetan bisita birtualak (google art projet) eta hainbat base datu eta arte historiari buruzko informazioa lortzeko toki interesgarriak bisitatuko dituzue. Horrela antolatuko dugu:

· Lehen ebalualdian: WEBQUEST ETA MAKETAK (aparteko fitxan azalduta)

· Bigarren ebalualdian: WEBQUEST ETA KOADRO BIZIAK (aparteko fitxan azalduta).

· Hirugarren ebalualdian: GOOGLE ART PROJECT (aparteko fitxan azalduta)

EBALUAZIOA ETA KALIFIKAZIO-SISTEMA

(1) 1. KONTROLA: ebalualdiko 1. ETA 2. GAIAK sartuko dira.

(2) 2. KONTROLA: ebalualdiko 3. ETA 4. GAIAK sartuko dira.

(3) WEBQUEST/ PROIEKTUAK: ebalualdiaren azken astean, adostutako egunean, aurkezpena egingo da. Webquest-ean adierazten diren ebaluazio-irizpidean aintzat hartuko dira (begiratu ebaluazio-errubrika). Aurkeztu baino lehen MODLE-ra bidali behar da.

(4)MOODLERA BIDALITAKO JARDUERAK: epe barruan bidali behar dira eta osorik. Ez da onartuko epe kanpoan bidalitakoa edo beste leku batera bidalitakoa.

· Ebalualdia gainditzeko lehenengo baldintza parte hartzea da proposatutako eginkizun guztietan: "Zeu irakasle", idatzitako kontrolak eta proiektua.

· Gainditu ahal izateko gutxienez, 5 puntu lortu behar dira. Froga guztien bataz bestekoa egingo da, Educamosek kalkulatuko duena ( froga bakoitzaren pisua aintzat hartuz)

ERREKUPERAZIO SISTEMA

· Ebalualdia gainditzen ez bada, errekuperazio azterketa idatzia egin behar da, ebalualdian sartu diren gai guztiei buruz.

· Ebalualdia suspenditzen bada derrigorrezko atal bat ez egiteagatik, atal horren azterketa egin behar da.

NOTA HOBETZEKO AUKERA

Aukera hau ebalualdi guztietan izango duzue. Zertan datza?

  • Borondatezko jarduera da eta banakako lana.

  • Gai bakoitza amaitzerakoan, H5P galdetegi berezia egitean datza. Hau egiteko eredua MOODLE-n aurki dezakezu ( 1. gaian / Greziarren artea)

  • Zure kabuz eta etxean egin beharko duzu.

  • MOODLE-n hori egiteko eginkizuna utziko dizuet baina egitea erabakitzen baduzue irakasleari esan beharko diozue.

  • Bidaltzeko epea errespetatu behar da: gaia amaitu eta hurrengo astean zehar

  • Notaren igoera, gehienez eta kalitatearen arabera, 0,5 dezimakoa izango da.