BIHURTU DITZAGUN SENDABELARRAK ERREMEDIO: Betiko sendabelarretatik sendagaietara
ZER DA STEAM?
Uztartu egiten ditu zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika, Artearekin eta Humanitateekin lotuta.
Oinarrizko konpetentziak garatzen ditu, bai zeharkakoak, bai diziplina-konpetentziak.
Ahaldundu egiten ditu ikasleak, gure gizartearen erronkei arduraz aurre egin diezaien.
HELBURU nagusiak:
Bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea.
Ikasleen STEAM gaitasunak hobetzea, arreta berezia jarriz neska ikasleengan.
Ikasleak bultzatzea, haien inguruko mundua eraldatzen modu aktiboan parte har dezaten.
METODOLOGIA:
Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntza
Zer proposatzen dugu?
Egoera jakin batzuk nahita sorraraztea, STEAM irakasgai horietako kontzeptuak aldi berean eta era integratuan ikasi ahal izateko. Horretarako diseinu-testuinguru praktiko batean eta metodologia aktiboak gehituz, esate baterako, arazoak ebazteko metodologia (PBL/ABP).