PLASTIKOEN KALKULAGAILUA

ETA ZUK, ZENBAT PLASTIKO ERABILTZEN DUZU?

Pentsatu zure egunerokoan zenbat plastiko erabiltzen duzun.

  • Goizean begiak irekitzen dituzunetik berriz ere oheratu arte pentsa ezazu egiten dituzun gauza guztietan eta zerrendatu plastikoen presentzia; horretarako egin itzazu bi zerrenda bata erabilera bakarreko plastikoena eta bestea erabilera bakarrekoa ez dutenena.
  • Orain "plastikoen kalkulagailua" erabilita ikusi ea zer ateratzen zaizun...

ONDOKO GOGOETA:

  • Biltzen al ditu inkestak sortzen ditugun hondakin plastiko guztiak?
  • Egokia al da inkesta ikasleak arazo horretaz kontzientziatzeko? Zergatik?
  • Zuen kalkuluen arabera, zer jardueratan sortzen duzue hondakin plastikorik gehien? Non? Kalean, parke batean, ikastetxeko jostalekuan? Zer egiten duzue hondakinekin?