BIDEO-FORUMA

AZTERTU ONDOKO TESTUA:

┬źNeskak utzi eginen dio. Aspaldian hasi ziren harremanetan; harreman luzea da, eta gauza asko artekatu dituzte; izan ere, ia dena bizi izan dute elkarrekin. Beste hura neskaren ondoan egona Beti. Uneoro. Baina neska aldatu egin da. Zerbait jakin du. Eta bestela pentsatzen hasi da┬╗.

  • Zer iruditzen zaizue neskak egitera doana?
  • Zer jakin ote du?
  • Bidezkoa edota positiboa al da ?

BIDEOA HAU IKUSI:

  • Plastikozko zer gauza atera dira bideoan? Zein tokitan ageri dira plastikozko gauzak? Zertarako erabiltzen ziren? Egizue zerrenda bat.
  • Erabilera bakarrekoak al dira bideoan ageri diren plastiko mota bakarrak? Adierazi erabilera bakarrekoak ez diren plastikozko gauzen zerrenda, hau da ez direnak behin erabili eta botatzekoak. Ondorio berberak al ditu plastiko mota bat edo bestea erabiltzeak?
  • Erabilera bakarreko plastikoa, herrialde batzuetako arazoa da? Herrialde aberatsetako arazoa, adibidez? Edo mundu osokoa? Nola adierazten du bideoak hori?
  • Bal al dago hautabiderik, erabilera bakarreko plastikoa ez erabiltzeko? Zeintzuk agertzen dira bideoan? Bestelakorik bururatzen al zaizue?