ITSAS LAMINAK

Plastikoa material zoragarria da. ez da beiraren edo beste materialen hauskortasun berarekin hausten, arina da, erabilera anitz ditu, ondo isolatzen du, gardena izan daiteke, zeharrargia edota opakoa, eta asko irauten du. Deskubritu genuenetik ez diogu erabiltzeari utzi. Orain, bere zenbait erabileraren ondorioek datu kezkagarriak ematen dituzte: egunero ibaiek hainbat plastiko-tona isuritzen dituzte itsasoetara, itsasoetan uharte erraldoiak sortzen dira, itsasoko fauna plastikoan kateatzen da edo hil arte harrapatuak gelditzen dira, kate-trofikoan sartzen da, gure platereraino ere irits daiteke, mendeak behar ditu degradatzeko... Eta ez da itsasoetako arazoa soilik, kaleetan dago, ibaietan, zelaietan eta mendietan.

Cristina Enea Fundazioa Itsaslamina-Sirenas-Sirènes ekimenean murgildu da Biarritzeko Malandain Balletarekin eta Iruñeko Udaleko Hiri-Ekologia eta Mugikortasun alorreko ingurumen-hezkuntzako taldearekin batera. Egitasmo honen bidez lortu nahi dena da DBHko lehenengo zikloko ikasleak kontzientziatzea hondakin plastikoek itsas-ekosistemetan eragiten dituzten inpaktuen inguruan, ondorengo helburu nagusiak izanik:

  • Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleak kontzientziatzea hondakin plastikoek itsas-ekosistemetan eragiten dituzten inpaktuen inguruan.
  • Itsasoetako plastikoen arazoa gure ohiturekin duen lotura erakustea.
  • Hasiera batean urrun dauden diziplina eta lengoaia batzea, alegia dantza eta ingurumen-hezkuntza.
  • Ikasleak dantzaren munduan murgiltzea, arte-, adierazpen- eta komunikazio-baliabide gisa.
  • Egungo ingurumen-erronkei aurre egiteko gaitasuna nazionalitate, hizkuntza eta lanbide aniztasunetik landu.

PLASTIKOA ETA OZEANOA:

Arazoa: Erabilera bakarreko plastikoa

Plastikoa material zoragarria da. Ez da hausten beira eta beste material batzuk bezain erraz; arina, moldakorra eta merkea da, ongi isolatzen du, gardena edo opakua izan daiteke, oso iraunkorra da... Gizakiak plastikoa aurkitu zuenetik, etengabe erabili dugu. Orain, haren erabilera batzuen ondorioak sekulakoak dira. Izan ere, ibaiek makina bat tona plastiko isurtzen dituzte itsasoetara.

Ozeanoetan, plastikozko irla ikaragarriak osatzen dira. Itsasoko animaliak plastikoan trabatzen dira eta plastikoa irensten dute hiltzen diren arte. Plastikoa, beraz, kate trofikoan sartu, eta gure platera bertaraino iritsi egin daiteke; gainera, mendeak eta mendeak behar ditu degradatzeko... Eta erabilera bakarreko plastikoa ez da bakarrik ozeanoetako arazoa.

Itsas-lamiak_plastikoak eta ozeanoak_ unitate didaktikoa.pdf