Musikaz jositako udalekuak
prest Zornotzan

2026eko uztailaren 6tik 10ra bitartean antolatuko dira 7 eta 14 urte bitarteko Zornotzako zein inguruko herrietako umeentzat.

Zornotzako Musika Bandak Amorebieta-Etxanoko Udalaren babesean antolatuko ditu aurtengo Musika Udalekuak. Musika udalekuek lau alor uztartuko dituzte: ahotsa, perkusioa, gorputz-inprobisazioa eta taldeko musika. Musika-tallerrak eta aisialdiko jarduerak konbinatuko dira bost egunetan zehar eta taldeek egindako emaitza ostiral arratsaldean aurkeztuko zaio herriari, uztailaren 10ean.

ORDUTEGIA: 9:00 - 17:00.

PREZIOA: 100 € (Jantoki zerbitzua barne). Izen-ematea egiten den unean, 50 €ko ordainketa burutu beharko da erreserba gisa; gerora, zenbateko osotik kenduko da.