Bermeo eta Izaro Irla: 5. eta 6. mailako ikasleen irteera
Urriaren 9an, 5. eta 6. mailako ikasleok irteera zoragarri bat egin genuen Bermeora.
Hasteko, Arratzaleen Museoa bisitatu genuen, non Bermeo eta inguruko itsas kultura eta
historiari buruz asko ikasi genuen. Museoak itsasontziak, arrantza tresnak eta inguruko
tradizioak erakusten ditu, eta guztiz iradokitzailea izan zen.
Ondoren, Hegaluze barkuan Izaro irlara joan ginen. Itsasoa lasai zegoen eta paisaia ederra
zegoen. Irla bisitatu ondoren, natura, fauna eta historia gehiago ezagutu genituen, eta
bertako ingurune berezia bizi eta ikusi ahal izan genuen.
Irteera hau ez da bakarrik ikasgai akademikoak ikasteko aukera bat izan, baizik eta gure
ingurune naturala eta historikoa gehiago ezagutzeko aukera paregabea. Orain, Bermeo eta
Izaro irla gure bihotzetan izango ditugu, eta hemendik aurrera, gure herria eta ingurua
gehiago estimatuko dugu!
6. MAILAKOEN IRTEERA:
PI EGUNA
Martxoaren 13an 6.mailako ikasleok matematikarekin lotutako esperientzia berezi bat bizi izan dugu Bizkaia Aretoan, Bilbon. Bertan, Pi Eguna ospatzeko antolatutako tailer batean parte hartu dugu. Jardueraren helburua matematika modu dibertigarri eta praktikoan ikastea izan da, jolasen eta esperimentuen bidez. Goizean zehar hainbat erronka eta jarduera egin ditugu π zenbakiaren inguruan. Oso esperientzia interesgarria eta dibertigarria izan da, eta matematika beste modu batean ikasteko aukera paregabea izan dugu.
BARRIA
Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak aste bete egon ginen Barriako Euskal Girotze Barnetegian eta esperientzia oso aberasgarria izan zen. Egun hauetan zehar euskaraz bizitzeko aukera paregabea izan genuen, jarduera desberdinetan parte hartuz eta elkarrekin une atseginak partekatuz.
Primeran pasa genuen eta asko disfrutatu genuen, giro ezin hobean eta lagunartean. Zalantzarik gabe, bizipen ahaztezina izan da guztiontzat.