Bermeo eta Izaro Irla: 5. eta 6. mailako ikasleen irteera
Urriaren 9an, 5. eta 6. mailako ikasleok irteera zoragarri bat egin genuen Bermeora.
Hasteko, Arratzaleen Museoa bisitatu genuen, non Bermeo eta inguruko itsas kultura eta
historiari buruz asko ikasi genuen. Museoak itsasontziak, arrantza tresnak eta inguruko
tradizioak erakusten ditu, eta guztiz iradokitzailea izan zen.
Ondoren, Hegaluze barkuan Izaro irlara joan ginen. Itsasoa lasai zegoen eta paisaia ederra
zegoen. Irla bisitatu ondoren, natura, fauna eta historia gehiago ezagutu genituen, eta
bertako ingurune berezia bizi eta ikusi ahal izan genuen.
Irteera hau ez da bakarrik ikasgai akademikoak ikasteko aukera bat izan, baizik eta gure
ingurune naturala eta historikoa gehiago ezagutzeko aukera paregabea. Orain, Bermeo eta
Izaro irla gure bihotzetan izango ditugu, eta hemendik aurrera, gure herria eta ingurua
gehiago estimatuko dugu!
5. MAILAKOEK EGINDAKO ESKULANAK
5. mailan materia eta haien ezaugarriak ikasi ditugu. Horretarako Makey Makey plakak erabili ditugu, maketa bat sortu eta Scratchekin programatu dugu. Klikatu "Materia Scratchen" jartzen duen botoiari eta egindako lanetatik bat ikusteko aukera izango duzu. Espero dugu zuen guztokoa izatea!