Programa honek euskararen ezagutza eta erabilera indartzea ikastetxeko eremu guztietan, egunerokoan eta hezkuntza komunitate guztia aintzat hartu. 1996-97 kurtsoan hasi zenetik 400 ikastetxe parte hartu dute. Programa hau 84/2019 Dekretuan zehazten da eta bertan ikastetxeen betebeharrak ageri dira eta jasoko dituzten zerbitzuak eta baliabideak.
Eusle ekimena hizkuntza-murgiltze programa bat da, Lehen Hezkuntzako 4., 5. Eta 6. mailetan eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan gure hezkuntza-sistemara etorri berri diren ikasleei eskolako komunikazio-hizkuntza, euskara, eskuratzeko prozesua errazteko.
Programa honen xedea da irakaskuntzaren kalitatea hobetzea eta ikasle guztien eskola arrakasta sustatzea, ikastetxeetako hezkuntza‐jarduera eta eskola‐denborak berrantolatuz.
Eskola orduz kanpoko laguntza eraldatzen duen programa bat da. Parte hartzen duten ikastetxe publikoek eta Hezkuntza Konplexutasunaren Indizea (HKI) oso altua edo altua duten ikastetxeek izango dute lehentasuna, betiere deialdiko baldintzak betetzen badituzte.
Zehazki gizarte- edo kultura-egoera zailetan dauden edota eskolan moldatzeko zailtasun handiak dituzten DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleekiko hezkuntza-ekintza zehazten dituzten proiektu inklusiboak abiaraz ditzaten. Programa ingurune arruntetan garatuko da, inklusibotasunean oinarrituta.
Estrategia honek diziplinarteko proiektuak garatu nahi ditu, curriculumaren alderdi guztiak aldi berean eta modu integratuan ikasteko eta STEAM funtsezko gaitasunen garapena bermatzeko, pentsamendu zientifiko, teknologiko, artistiko eta matematikoaren kultura sustatzeko, eta ikasleak inspiratzea ebidentzian oinarritutako arrazoibidea erabiltzera erabakiak hartzeko, diziplina horiekiko lana sustatzera eta ikasleengan oinarritutako hezkuntza-prozesu sortzaile eta berritzaileak gauzatzeko beharrezkoa den aldaketa metodologikoa egitera, metodologia aktiboen bitartez, hala nola lankidetza-lana, arazoen ebazpena (PBL), proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (POI), eta ekintzailetza, pentsamendu kritikoa, sormena eta iraunkortasunaren kultura sustatzen saiatzera.
Automatizazioak, robotikak eta adimen artifizialak aldaketa sakonak dakartzate, alfabetatze digitala ezinbesteko bihurtuz. Hezkuntza-sistemak testuinguru horretara egokitu behar du, erabilera etikoa eta berrikuntza sustatuz. Eskola Adimentsua programa, Euskal Hezkuntza-Sistemaren Eraldaketa Digitalaren barruan, baliabide teknologikoak eta irakasleen prestakuntza bultzatzeko sortu da.