Zirku Garaikideko Euskal Konpainia
ZirkuLar, artista bakar batek osatzen du eta bere izena, Larraitz da.
"Orain dela 10 urte hasi nintzen zirkua egiten eta zirkua topatu nuen momentutik, nire benetako pasioa aurkitu nuen"
"Kontorsioa ezagutu nuen, zirkua ezagutu nuen momentuan eta diziplina honekin hasi nintzen"
"Kontorsioa baino pare bat hile beranduago hasi nintzen. Telak ikusi nituen lehenengo egunetik, maitemindu egin nintzen diziplina honetaz"
Formazioa
"Zirkua hasi nintzenetik, Haztegia deitzen den urtebeteko beka bat edukitzeraino, 2017an. Hortik aurrera, bizilekua aldatu eta beste leku batzuetan jarraitu nuen nire formakuntza (Karola, Zirkodomoa, Txitatoki...)"
"Zirkozaurre eta gero, ikaragarria izan zen horrelako espazio bat ezagutzea eta nigan ipini zuten konfiantza, bertako irakaslea izateko"
"Lekeition bizitzen nengoela, Txitatoki ezagutu nuen. Oraindik ere, hor jarraitzen dut klaseak hartzen eta espazio honetan ere, bertako irakaslea izateko aukera eduki dut"
Parte hartze bereziak
2017/2018
"Aurretik esan bezala, beka urtebetekoa izanda, amaierako proiektu bat egin beharra zegoen, aukeratutako diziplinarekin. Nire kasuan, bikotekako aereoak eta akrobaziak aukeratu nituen"
"Leku diferenteetan, kalejira ibiltariak eta finkoak egin ditut, jente diferente ikaragarriak ezagutzen (Mañarian, Barakaldon, Lekeition...)"
2022
"Bilboko txistularien udal bandak doinua ipini eta Euskalduna jauregian gozatu genuen ikuskizun itzel horretan parte hartzen"
2023
"Artista emergente oso diferenteen ikuskizun benetan ezberdina, non artea usaintzen zen leku guztietan"
2024
"Sorkuntza prozesu bat eta gero, pieza berriaren estreinua izan zen"
2024
"Aukera diferenteak eduki nituen sorkuntza horretan ateratako pieza, leku gehiagotan egiteko"
2024
"Sortutako pieza lantzen jarraitu nuen..."
2025
"Sorkutxa deitzen den sorkuntzarako laguntza bat lortu genuen (nik eta beste 5 neskak), ikuskizun bat sortzeko. Asvin Lopez izan zen gure zuzendaria eta berak lagundu zigun seiron arteko ikuskizuna sortzen"
2025
"Nire betiko auzoko jaietan parte hartu nuenekoa"