STEAM LHren helburua da murgiltze-prozesu bat sortzea, eta bertan, neskek beren kabuz deskubritzea zientziaren eta teknologiaren aplikazioak eta aukerak. Era berean, ikusiko dute generoak ez duela inolako eraginik garapen pertsonal eta profesionalerako espazioak hautatzeko orduan, ez arlo honetan, ez besteetan. STEAM arloan dauden emakumeen ehunekoa aldatzeko, hainbat esparrutan egingo dugu lan:
Hezkuntza-esparruan: lankidetzan arituko gara hezkuntza-zentroekin eta LHIIekin. Lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoko ikastetxeetan dagoen ingurunea anitza, inklusiboa eta girl-friendly edo neskentzako aproposa da, eta bigarren hezkuntzako neskatoak integratuta sentitu daitezke STEAM arloko prestakuntza egitea erabakitzen badute..
Eskola/familia-esparruan: gurasoen elkarteekin arituko gara lankidetzan; izan ere, familiak funtsezkoak dira ikasleek hartzen dituzten erabaki akademiko-profesionaletan, eta, beraz, ezinbestekoa da haiekin erabakiak hartu aurretik eta ondoren biltzea, prozesuan laguntzeko.
Enpresa-esparrua: emakumeek industria-inguruneetan bizi duten errealitatea erakutsiko diegu bigarren hezkuntzako neskatoei.
Proiektua gauzatzeko, Mungia BHI eta Uribe Kosta BHI ikastetxeen laguntza jaso dute; izan ere, prest agertu dira beren irakaskuntza-orduetan 7 STEAM LH saio txertatzeko.
Astean ordubetez, MUNGIA BHIko 67 neskak eta URIBE KOSTA BHIko 38ek elkarrekin esperimentatu, hausnartu eta lan egingo dute, giro lasaian, proiektuko mentoreek iradokitako joko eta erronkak ebazteko.
Paraleloki, ikasgela horietako mutilak zaintzen eta zerbitzuen esparrura gerturatuko dira, eremu sozialean espezializatutako mentoreen eskutik.
Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Sailak proiektu berritzaileak garatzeko emandako dirulaguntzen esparruan dago kokatuta.
Gainera, STEAM Lanbide Heziketa programa Ikaslan Bizkaia Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak sustatutako talentu femeninoaren aldeko STEAM aliantzara atxiki den momentuan abiarazi da.