Notak

DBHn orain arte lortutako notek zeresan handia dute erabakitze prozesu honetan, ikasketetarako duzun gaitasuna eta ahalegina, biak, azaltzen dituztelako.

Nota horiek zure Orientazio Koadernoan jasoko dituzu, etorkizuneko aukera akademikoak aztertzeko garaian erreferentzia-puntua izango dituzu eta.

DBHko aurreko ikasturteko notak beharko dituzu. Etxean ez badituzu, inikan kontsultatu ditzakezu edo ikastetxeko idazkaritzan eskatu beharko dituzu.

DBH 3: 1. eta 2. mailetako notak zure orientazio koadernoan ipiniko dituzu

DBH 4: DBH 1, 2 eta 3ko notak zure orientazio koadernoan ipiniko dituzu.

Jarduera: Nire notak nahikoak dira? - DBH4

Jakintzagai batzuk besteak baino garrantzitsuagoak dira zenbait ikasketetan; adibidez, Medikuntzarako Biologia eta Kimika ezinbestekoak dira.

Ondorengo taulan ikasketen multzo bakoitzean DBHko jakintzagai garrantzitsuenak zeintzuk diren jaso ditugu.

ikasketa multzoak eta jakintzagaiak

Zure Orientazio Koadernoan taula batean jakintzagai bakoitzean lortutako puntuazioa ipiniko duzu, ikasketa multzo bakoitzean batez bestekoa kalkulatzeko. Zure erabakiak hartzerakoan emaitza horiek kontuan hartuko dituzu.