ALDENIK ALDEN

LH5-LH6

Ekintzak eta egonaldia

Adin tarte honetakoek, ostegunero, gainditu beharreko "Conquis" proba anitzak izango dituzte Elgoibarren zehar. Hala, hainbat erronka gaindituz, taldean jardun beharko dute helburuak lortu eta garaile izateko! Nahiz eta proba hauek ostegunetan egingo diren, txandako azken ostiralean izango da final handia eta udaldiari agur esateko modu bikaina! 

Ostiraletan berriz, bestelako ekintza bereziak eramango dira aurrera, aipatutako proba horiekin zerikusia izango dutenak. 

Udaldiko hirugarren astean, uztailean, astebeteko egonaldia egingo dugu Garaion Sorgingunean. 

Apirilaren 15etik 28ra