TXOKOAK
Txanda bakoitzean ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izango dute haurrek aste bakoitzerako prestatu ditugun jardueren bitartez. Azken hauek Elgoibarren egingo dira ostegunetan izan ezik, egun- pasa joango baikara.
EGONALDIA
Garaion Sorgingunean igaroko dugu aste osoa, uztaileko hirugarren astean. Adin honetan berdinkideekin elkarbizitzan jardutea bizi beharreko esperientzia dela irizten diogu, beraz, ekintza bereziz betetako programaketa prestatu dugu.