Ekainaren 22tik uztailaren 17ra bitarteko eskaintza diseinatu dugu HH2-HH5 bitarteko umeentzat.
Izen ematean jasotako interesaren arabera, Atxutxiamaikak zerbitzu bereziak eskaintzea baloratuko du:
Goiz Txokoa eta uztaileko Txoko Osagarria, hain zuzen ere.
Atxutxiamaikaren eskaintzan udalak dirulaguntzak emango ditu;
· DBE eta GLL laguntza jasotzen duten familiek kuotaren %70eko dirulaguntza jaso dezakete.
· Familia ugariek eta guraso bakarreko familiek, seme-alaba bakoitzeko kuotaren %30eko dirulaguntza jaso dezakete.
· Bigarren seme-alaben izen ematea egiten dutenek, bigarren honen kuotaren %30eko dirulaguntza jaso dezakete.
Eskaerak udalean bertan jaso ahal izango da 943 74 10 50 telefonoan edota gazteria@elgoibar.eus helbidera idatzita.
ESKAERA EGITEKO EPEA: maiatzaren 11tik ekainaren 11ra.