GURASOENTZAKO
ARAU OROKORRAK
Ikastetxeko ordutegia errespetatu beharra dago (goizez, 9:15etan – arratsaldez, 15:00etan) Sarrerak ziklo bakoitzari dagokion ateetatik egingo dira.
Lehen Hezkuntzako gurasoentzat: Hesitik kanpo egoten saiatu eta ikasgeletara ez igo.
Eskolako ordutegia amaitzen denean seme-alaben zaintza gurasoen ardura eta erantzunkizuna da. Ustekabe batean ezin bada ardura hau bete eskolan edo autobus geltokian,
ikastetxearekin harremanetan jartzen saiatuko da bestela, O.O.G.k onartutako berariazko protokoloa aurrera eramango da.
Umearen bila etorri ohi den pertsonaren ordez beste bat baldin badator, irakasleari jakinaraziko zaio.
Ikasle bat ezin bada eskolara etorri justifikantea ekarri behar du.
Medikuarenera joateko zuzendaritzatik pasatu beharko da ume bila etortzen denean, eskola ordutegiaren barruan baldin bada medikuarekiko ordua. Ikaslea zuzendaritzatik deituko da.
Medikuarenetik etortzean zuzendaritzatik ere pasatuko da.
Ikasle bat gaixorik dagoenenan eta pediatrak etxean geratzea gomendatzen badu gomendapen hori betetzea eskatzen da.
Ikastetxean ez zaio ikasleriari botikarik emango ez badago pediatraren agindua edo txostena.
Istripurik gertatzekotan eta zauria ez bada larria, ikastetxean bertan zendatuko da ura, xaboia edota suero fisiologokoa erabiliz; zauria larriagoa izanez gero edo guk zalantzak izatekoan anbulategira joko
dugu edota gurasoei abisua pasatuko zaie haiek arduratzeko; etxean ez baditugu aurkitzen larrialdetara deitu edo eramango dugu.
Garraioa erabiltzen duten ikasleek egunen batean ez badute erabiltzen gurasoen baimena ekarri beharko dute eta tutoreari emango diote. Baimena sinaturik egon beharko da.
Irakasleren batekin elkarrizketa nahi baduzue, aurretik ordua eskatzea eskertuko genizueke.
Eskola barruan (patioan, ikasgelan, pasabideetan, ...) debekatuta dago erretzea.
Atsedenaldirako debekatuta dago patinak eta txirrindula ekartzea.
Eskola garrioko autobusak ikastetxearen aurrean gelditzen direnez, bertan ezin da aparkatu, ez oztopatu maniobrak. Enparantzan ere ez da kotxea utziko.
Umeek euren irudia eta intimitatearen babesa jasotzeko duten eskubidea dela eta, ikasgeletan bideo edota argazkirik ateratzea debekaturik egongo da. Eskolako jai eta ospakizunetan aukera hori egongo da.
Eskolako aldizkarian edo eskolako bestelako euskarri grafikoetan umeen argazkiak edo irudiak agertuko dira baldin eta famiak edo tutore legalak horren kontrako iritis argirik ez badute azaltzen.