LANBIDE HEZIKETAKO MATERIALA

Lan honek 2012tik aurrera lan-zuzenbidean eman diren aldaketak aztertzea du helburu. Ez da xehetasun guztietara heltzen, baina bai esanguratsuenetara: lan-zuzenbidearen aplikazioa, nomina, lan-kontratuak eta lan-kontratuen amaierak.

Urte horietan eman diren aldaketek ez dute lan-zuzenbidea errotik aldatu, batzuk ├▒abardurak dira, baina modu isolatuan azaltzea motz geratuko litzatekeenez, eta testuinguruan jartzeko arazoak sortuko lituzkeenez, zenbait puntutan aldatu ez diren azalpenak ere eman dira.

Lan hau irakasleak erabiltzen duen materialaren eranskintzat hartu behar da; alegia, lehenagotik dauden testu baliagarrietan txertatu daitekeen materialtzat.