MATEMATIKA FLIPPATUZ

Zer da Flipped Classroom metodologia?

Klasea emateko metodo berritzaile bat da, non klaseko errutinak guztiz berrantolatzen diren. Orain arte azalpenak klasean ematen ziren eta etxean etxerako lanak egiten ziren. Metodologia honekin gelari buelta ematen diogu: gela iraulia.

Ikasleei azalpenak etxean ikusteko aukera emango zaie. Bideoa ikusi ostean, inprimakia baten bidez edo edpuzzle aplikazioaren bidez, irakasleok egiaztatu ahal dugu ia ikasleek ulertu duten. Horrela, klasean zalantza horiek eta ariketak (bai taldekoak, bai norbanakoak) landu ahal dira. Hau da lehenengo desberdintasuna.

Orduan, azalpenak ez dira egongo gelan?

Ez. Azalpenak gelan egongo dira. Baina, batez ere, haien zalantzak argituko dira. Metodologia honekin ikasle guztien erritmoa errespetatzen da: ikasle bakoitzak behar duen guztietan ikusi ahal du eta.

Zer aurkitu ahal duzu site honetan?

Google site honetan matematikako bideo batzuk eskegiko dira. Bideo hauetan 5. eta 6. mailako matematikako azalpenak agertzen dira. 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako bideoak egongo dira. Aurreko kurtsoetako ikasleek ere site hau erabili ahal dute.

Bai 5. mailarako, baia 6. mailarako 12 gai egongo dira. Gai bakoitzean bideo batzuk egongo dira. Puntu bakoitza lantzeko, 2 bideo egongo dira: lehenegoa YouTubekoa da; bigarrena, Edpuzzlekoa da. Azken hau galderekin aberastuta dago: hau da, ikasleak ikusten duen ahala, galderak agertuko zaizkio. Galdera edo ariketa hauek erantzun ostean, irakasleari emaitzak helduko zaizkio eta horrela ulertu duten ikusi ahal da.

Adibidez, gai batean hau aurki dezakezu:


Ezkerrean dagoena Youtubeko bideoa da. Eskuinaldean dagoena Edpuzzlekoa da.

Ikusi ostean, inprimakia batean bidez, ikasleak erantzunak bidali ditzake.


Youtuben gaude:

FLIPPED CLASSROOM-eko INFOGRAFIA